« atzera ekitaldietara

Indarraren eta orekaren artea

iCal inportazioa
Hasi:
2011/01/06 10:30
Amaitu:
2011/01/06 13:30
Lekua:
Arrokaundieta
Helbidea:
Donibane

Datorren igandean, hilak 6, bizikletaren gaineko trebeziaz gozatzeko aukera izango da, Arrokaundietan (Donibane) trialsin proba jokatuko dute. Proba hori Gipuzkoako txapelketarako baliogarria izango da, txapelketa horretako bigarren proba izango da, hain juxtu. Lehenengoa Hernaniko Fagollagan jokatu zuten joan den igandean. Igandeko proban eskualdeko txirrindularien trebezia ikusteko aukera izango da; besteak beste, Patxi Cruzena, eta Iker Gonzalezena. Gainera, munduko bi txapeldun izango dira proban: Benito Ros, zazpi aldiz munduko txapeldun, eta Hondarribiko Ion Areitio, iaz hiru mailetan munduko txapeldun.

Proban edozein gaztek parte har dezake, bakoitzari dagokion mailan (adinaren arabera). Bizikletak eta kaskoak eskuragarri izango dira ez dituztenentzat.

Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak antolatu duen eguna 10:30ean hasiko da eta 13:30ak aldera bukatu. Ondoren, irabazleei eta partaide guztiei sariak banatuko dizkiete.

Hurrengo proba Aretxabaletan izango da hilaren 20an; hurrengoa Urretxun martxoaren 13an eta Oñatin martxoaren 27an izango dira.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 1 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 1 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 1 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 1 ordu, 28 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 1 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako