Sanpedrotarrak antolatutako estropada diruz lagundu ala ez berriz aztertuko du udalak

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranbururi eta Portu Agintaritzari kargu hartu die udalak.

San Miguel Ligaren barruan larunbatean San Pedrok antolatuko duen estropada diruz lagundu edo ez berriz aztertuko duela iragarri du udalak. Gobernu Taldeak ez ditu gustuko atzo estropadaren aurkezpenean jazotakoak. Kexu agertu da, estropada diruz lagundu arren, ez dituztelako aurkezpenera gonbidatu. “Prentsan irakurri dugu datorren larunbatean gure udalerrian TKE Ligako estropada bat jokatuko dela; izan ere, udala ez dute gonbidatu, laguntza materialak eta ekonomikoak ematen dituen arren”, kexatu dira.

Portu Agintaritzaren “xantaia”
Portu Agintaritzak herriko arraun elkarteei “xantaia” egiten diela iritzi dio Gobernu Taldeak, esan dutenez “gure herriko kirol elkarteak eta herrian egiten den hainbat ekitaldi erabiltzen dituelako proiektu zaharkitu baten aldeko propaganda egiteko”.
Kanpo kaiaren aldeko babesa lortzeko asmoz Portu Agintaritzak “zitalkeriaz” jokatzen duela uste du udalak “funts publikoak erabiliz, arraun elkarteak kinka larrian jartzen dituelako: pasaitarrek gogor arbuiatutako proiektu baten alde egitera behartzen ditu, diru laguntzarik gabe geratu nahi ez badute”.

Hausnartzeko eskaera
Pasaiako Portu Berria I. Bandera du izena bihar San Pedrok antolatutako estropadak, eta aurkezpenean, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranburuk kanpo kaiaren aldeko defentsa sutsua egin zuen. “Lehendakariari ere kargu hartu nahi diogu”, adierazi du udalak, “joko zikin horretan parte hartzeaz gain, proiektuari buruz duen iritzia ere eman duelako, pasaitarrek eta elkarteko bazkideek gaiari buruz pentsatzen dutenari entzungor eginez”, gaineratu du Gobernu Taldeak.
Arraun elkarteei eta bereziki Sanpedrotarrari hausnartzeko eskatu die udalak “espekulazioaren bidez finantzatuko den eta gure herriaren aurka doan proiektu baten alde egiten ari baitira”.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
ARBIZU EKO KANPINA
69,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)