Porlan eta gasolio isuria Antxoko Marealtan

Marealtako isuria

Marealtako isuria

Marealta Eguna antolatzen duen antxotar taldeak salatu du gaur porlan eta gasolio isuria egin dutela Marealtan. Zehazki, Luzuriagako parke berriaren ondoan dagoen hodi batetik egin dutela isuri hori jakinarazi dute, 11:00ak aldera. Hala, antxotarren arabera, laugarren aldia da horrelako isuri bat izaten dela azken urtean, eta horregatik haserre daude: “Marealta Eguna bezalako ekimenekin gure barrutiko erreka garbi mantentzen saiatzen gara, eta gainera, urtean zehar Marealta biziberritzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Horrelako isuriek dena zapuzten dute”.
Isuriaren berri izan eta berehala Pasaiako Udaltzaingori jakinarazi diete gertatutakoa. Aldi berean, 14:00ak inguruan, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikariak isuriaren gunean zeuden, azterketak egiten.
Marealta Egunaren antolatzaileen arabera, berez gasolioa errekara botatzea “onartezina” bada, porlanak ere “oso modu basatian” eragiten dio Marealtako zoruari, “bertan dauden landaretza eta animaliak ito egiten dituelako, ez daukate arnasbiderik”.

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Berri Versalles Hotela Jatetxea
29,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)