Jose Manuel Cortizo: «Badia biziberritu baino gehiago, bertako lur eremuak saldu nahi dituzte»

Pasaiako egungo portuaren jarduera defendatu du Jose Manuel Cortizok, baina garbi du hainbat hobekuntza egin behar direla

Jose Manuel Cortizo

Jose Manuel Cortizo (Argazkilaria: Asier Perez-Karkamo)

CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako arduraduna eta Pasaiako portuko langilea da Jose Manuel Cortizo (Irun, 1959). Garbi du kanpoko kaia ez dela beharrezkoa, eta egungo kaiaren aldeko apustua egiten du. Baina beharrezkotzat jotzen du herritarren, eragileen eta sindikatuen inplikazioa, kanpoko kaia ez egiteko. Errenteria Bizirik eta Eguzki elkarteek antolatutako hitzaldian hizlari izan zen atzo Errenterian.

Portuaren jarduera eta inguruko herritarren bizi-kalitatea uztartzerik ba al dago?
Bai, eta hainbat portutan egiten dute hori. Pasaiako portua hiriko portua da; hau da, herriak daude azpiegituraren inguruan. Europan antzeko kasu asko daude, eta hiri horietako herritarrek ez dute eskatzen kaien jarduera toki bakartu batera eramatea. Portu horietan, zorrotz betetzen dituzte ingurumen eta lan arriskuen gaineko araudiak: neurgailuak dituzte, deskargen hautsaren eragina gutxitzeko pantailak dituzte, haizea dabilenean deskargak gelditzen dituzte… Hori guztia Pasaian egin daiteke. Pasaiako Portu Agintaritzak ez du hori egiteko interesik, ordea.

Zergatik?
Indar guztia kanpoko kaian jarri duelako. Interes ekonomiko handiak daude tartean: kaiaren eraikuntzan inbertsio handia egin beharko lukete, eta, hori finantzatzeko, egungo portuaren lurrak salduko lituzkete. Badia biziberritu baino gehiago, bertako lur eremuak saldu nahi dituzte, 4.000 etxebizitza egiteko, eta jarduera ekonomiko ez-publikoak egiteko 800.000 metro koadroko eremua prestatzeko. Egun, egoera nola dagoen ikusita, ezinezkoa da 4.000 etxebizitza saltzea, eta, gainera, etxebizitzak egitea ez da badia biziberritzea: 10.000 pertsonako herri berri bat sortuko litzateke, horrek dakarren azpiegitura multzo guztiarekin. Berez demografikoki gainezka dagoen inguru bat gainezkatuko lukete.

Kanpoko kaiaren sustatzaileek diote Gipuzkoarentzat garrantzitsua den jarduera bat desagertuko dela kanpoko kaia egiten ez bada…
Ez da horrela; gezurra da. Portuaren jarduera hobetu daiteke, gai berrien trafikoa erakar daitekeelako. Adibide bat: egun portuan lan egiten duten hainbat enpresa kexu dira ezin dituztelako ekarri hainbat gai edo zama, portuko lur eremu asko txatarrez beteta daudelako, geldirik. Edozein egunetan ikus daiteke oso ontzi gutxi daudela portuan, baina lehorreko eremuak txatarrez edo bestelako gaiez beteta daude. Hau da, biltegi erraldoia da portua. Nahita egiten dute hori, herritarrei azaltzeko portua gainezka dagoela. Inolako kontrolik gabeko lana erantsi behar zaio horri: deskargak ez dira behar bezala egiten; aire eta soinu kutsadura sortzen dute. Horri ez diote konponbiderik eman nahi: kanpoko kaiaren gaineko 215 txosten egiteko, dirutza gastatu dute, denak kanpoko kaia justifikatzeko. Ez dute euro bat ere erabili egungo kaiaren jarduera nola hobetu ikertzeko.

Zergatik ez dituzte egin egungo kaiaren gaineko txosten horiek?

Kanpoko kaiaren alde daudenentzat ez direlako interesgarriak. Egungo kaiaren gaineko ikerketa bat egingo balute, ikusiko lukete kaiaren jarduera eta biziberritzea posible izango liratekeela hainbat hobekuntza eginez gero.

Lan osasuna: portuan lan egiteagatik gaitzik ba al dute langileek?
Jarduera desegokien gaineko salaketa asko jarri dira, eta ziur hainbat zamak eragindako gaixotasunengatik hildakoak izan direla. Baina ez dago horren gaineko ikerketarik; ez dago ezer. Ez da aditua izan behar ikusteko txatarra deskargatzen denean sortzen den hautsa kaltegarria dela osasunarentzat. Are gehiago: Gipuzkoako hainbat enpresak euren jarduera gelditu behar izan dute Pasaiako portutik iritsi zaien txatarrak erradioaktibitatea zuelako. Portuan ez dute antzeman erradioaktibitate hori, iritsi den lekuan baizik, han neurgailuak dituztelako. Alarma nuklearrerako protokoloa jarri zuten abian enpresa horietan. Gai horiek, maiz, hilabete luzez egoten dira portuan botata. Europako ekialdetik etortzen dira zama arriskutsu horiek.

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 1 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 1 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 1 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 1 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 1 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako