Txan magoa, etzi, Bixi-Bixiren ‘…ta ostirala jai’ ekimenaren barruan

2012/02/15
Nork

Txan magoa izango da, etzi, 17:00etatik aurrera, Bixi-Bixi elkartearen …ta ostirala jai! ekimenaren barruko gonbidatu berezia. Barrutiko zineman egingo du trikimailuen erakustaldia mago ezagunak, eta antolatzaileek jakinarazi dute saioak iraun bitartean askaria emango dietela bertan izango diren haurrei. Gurasoei laguntza eskatu diete.

Bertso eskola
Bestalde, gaztetxoentzako bertso eskola abian dute Bixi-Bixikoek. Ostiraletan ematen ditu eskolak Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolari oiartzuarrak, 17:00etatik aurrera.

Eskolan izena emateko ostegunetan deitu behar da telefonoz Bixi-Bixira, 19:00etatik aurrera. Honakoa da telefono zenbakia: 943 52 58 93.

Etiketak: , ,

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)