Bihar hasiko dira Pasaiako inauteriak

2012/02/16
Nork

Bihar goizean, inauterietako egitaraua txikienen eskutik helduko da Antxo eta San Pedrora. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte bi barrutietara.

Arratsaldean, berriz, piratek abordatuko dute San Pedro. Inauterien barruan eta Itsas Gelak antolatuta, 17:30ean hasi eta bi orduz, Haur Piraten Festa egingo dute Mater ontzian. Sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzendutako festan parte hartzen dutenek, pirata mozorroa prestatzeko aukera izango dute Itsas Gelakoen laguntzarekin, eta Mater Ontziko tripulazioko kide bihurtuko dira. Askari pirata ez da faltako eta jaia amaitzeko altxorraren bila jolasean ariko dira.

Parte hartzea doakoa izango da, baina lekua mugatua denez, interesdunek aldez aurretik erreserba egin beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute haur pirata festan parte hartu nahi dutenek. Mater Ontzia San Pedroko arrantza kaian izango da, motoraren ondoan.

Konpartsa, poteoa eta afaria
Gauean berriz, Antxon antzerkiak hartuko du lekukoa Pasaiako antzerki tailerraren eskutik. Bi antzezlan antolatu dituzte, eta emanaldiak Kultur Etxean izango dira, 22:30etik aurrera.

Armadas hasta los dientes lana taularatuko dute, lehenik, Yolanda Torvisko eta Fatima Rodriguezek. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antzerki taldeko kide diren Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar lana antzeztuko dute ondoren eta azaldu dutenez, «bizitzaren inauteria bezalakoa izango da antzezlana».

Egitarau zabala prestatu du Antxoko Gazte Asanbladak inauterien harira etzirako. Aurten aukeratu duten gaia, urpeko mundua da, eta horren harira, barrutiko gazte guztiei gaiarekin zerikusia duten jantziekin mozorretzeko deia egin diete. Herriko tabernak ere hala mozorrotu dituzte.

Gazte Asanbladaren konpartsak kaleak girotuko ditu 18:30etik aurrera eta ondoren poteoa egingo dute herrian barrena. Eguna amaitzeko afaria egingo dute 21:30ean Kultur Etxean, eta dagoeneko txartelak ez daudela salgai jakinarazi dute antolatzaileek. Afariaren ostean «sorpresa» izango dela aurreratu dute Gazte Asanbladako kideek.

Egitaraua

Bihar

  • Goizean: Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte Antxo eta San Pedrora.
  • 17:30-19:30: Piraten abordatzea, Mater ontzian. Itsas Gelak antolatuta, Haur Piraten Festa egingo dute. Aldez aurretik erreserba egin behar da, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta.
  • 22:30: Antzerkia, Pasaiako antzerki taldearen eskutik, Antxoko kultur etxean: Armadas hasta los dientes eta De armas tomar.

Etzi

  • 18:30: Antxoko Gazte Asanbladaren konpartsak barrutiko kaleak girotuko ditu. Aurtengo gaia: urpeko mundua.
  • 21:30: Afaria, kultur etxean, Antxoko Gazte Asanbladaren eskutik. Dagoeneko txartelak ez daude salgai.

Etiketak:

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 1 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 1 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 1 ordu, 28 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 1 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 1 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako