Larunbatean lehiara itzuliko da Pasaiako Trintxer hockey taldea

2012/02/16
Nork

Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida

, eta larunbatean zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera.

Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu.

Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azkenekoz, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute.

Hockey 7 Torneoan bi partida irabazi eta beste bi galdu ditu Pasaiako Trintxerrek

Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 Txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Realaren mutilen eta nesken taldeak eta Atletico SS) eta Iruña HC ere lehiatu dira.

Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Galdu, gizonezkoen Realaren aurka (1-2) eta Atletico SSren kontra (3-6) galdu zuen; irabazi, berriz, IHCrekin (6-0) eta Realeko emakumezkoen taldearekin (5-0) egin zuten. Atletico SSek eta mutilen Realak lortu dituzte puntu gehien, hiru partida irabazita eta haien artekoa berdinduta. Sartutako golengatik Atletico SS izan da torneoko talde hoberena.

Etiketak: , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 1 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 1 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 1 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 1 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 1 ordu, 32 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako