Partida interesgarriak dituzte aurrean asteburu honetan Pasaiako Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Trintxerpek bihar jokatuko du, Don Boscon (15:45ean hasiko da lehia) Bergararen kontra. Behin betiko jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrezkoa dute garaipena zuri-urdinek.
Pasaiak Berio bigarrenaren etxean jokatuko du, bihar, 18:00etatik aurrera. Sailkapenean laugarren dira pasaitarrak, eta irabaziz gero, 41 puntutan berdinduta geratuko lirateke bi taldeak.
Sanpedrotarrak ez du jokatuko, inauteriak direla eta.








