Txirrita AEK euskaltegiko arduradunek jakinarazi dute ikasturtearen bigarren lauhilekorako, hasiberrien mailan, euskara ikasteko tokiak dituztela. Maila horretako eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan ematen dituzte, 19:30etik 21:30era. Norbaitek izena eman nahi badu edo informazioa lortu nahi badu euskaltegitik pasatu behar du. Bestela, 943 52 55 45 telefono zenbakira deituta lor daiteke informazioa.
Lau taldek joko dute Mogambon larunbatean: Nine Eleven, Raptures, Sport eta Trigger Travis. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du. Aurrez eros daiteke Red Ribbon Music -en.
Irakurri gehiago







