Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludoteketan ikasturtearen bigarren zatirako izena emateko epea hilaren 29an bukatuko da. 24,95 eurokoa da kuota. Hala, izena eman nahi dutenek, tokian tokiko ludotekara joan behar dute matrikula egitera, ludoteka orduetan.
Lau taldek joko dute Mogambon larunbatean: Nine Eleven, Raptures, Sport eta Trigger Travis. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du. Aurrez eros daiteke Red Ribbon Music -en.
Irakurri gehiago







