Abstentzioak balioko du

Pasaiako Udalak 2012ko udal aurrekontuak onartuko ditu gaurko ezohiko osoko bilkuran, Bilduk eta Ezker Anitzak adostutako akordioari esker. Udal gobernuak Pasaiako Ezkerra udal taldeak proposatuttako zenbait aldaketa jasoko ditu testuan, eta Xabier Pombo taldeko zinegotzi bakarra abstenitu egingo da bozketan, aurrekontuen onarpena baimenduz. Bilkura 19:30ean hasiko da.

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatea oso pozik agertu da akordioarekin: “Orain arte 2010eko kontuekin aritu gara —iaz luzatu behar izan zituzten—, eta nik uste dut Pasaiak merezi zituela; bizi dugun egoeran ez du ezer laguntzen aurrekonturik ez izateak”. Bere esanetan, “zuhurtziaz” prestatutako agiria da, “egungo egoeran ezin delako magiarik egin”. Baina gogoratu du Pasaia inoiz ez dela “ondoegi” egon, eta egungo gobernuak “nolabaiteko austeritatearen kultura” jaso duela, eta hori aurrekontuak prestatzen lagungarria izan dutela.

Pasaiako Ezkerrarekin hitzartutakoaz, Agirregabiriak onartu du udal gobernuaren “orain arteko lehen negoziazio serioa” izan dela. “Proposatu dizkigutenak ez dira zentzugabekeriak, azken finean bi alderdiek bide beretik gatoz, ezkerretik”, esan du alkateak, eta adierazi du etorkizunean Pasaiako Ezkerrarekin ez duela akordio gehiago baztertzen: “Ate bat ireki da elkarlanerako”.

Pasaiako Ezkerra da Bilduren gobernuarekin elkartu den talde bakarra. “Gainontzekoek emendakin suntsitzaileak aurkeztu dituzte”, esan du Agirregabiriak.

Abstentzioarekin, aurrera
Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok aurreratu du gaurko bozketan abstenitu egingo dela; eta horrela, Bilduk gehiengoz onartu ahal izango ditu 2012rako udal aurrekontuak. “2012ko kontuak ez dira gureak, baina Pasaiako Ezkerraren zenbait eskaera jasoko dituzte”, argitu du. Besteak beste, Karmengo Aman Bigarren Hezkuntza eskaintzeko oinarrizko proiektu bat prestatzeko partida bat adostu dutela baieztatu du: “Pasaian Bigarren Hezkuntza publikoa izateko urrats bat da”.

Bestela, kirol eta gazte elkarteentzako eta gazte udalekuentzako aurreikusitako partida hobetzea hitzartu dutela esan du Pombok, “elkarte horiek guztiek egiten duten boluntario lan garrantzitsuarengatik”.

Pombok gaineratu du udal gobernuak enplegua sustatzeko aurreikusitako partida aztertuko duela, “handitzeko”. Gizarte beharrak hazten ari direnean udal aurrekontuek Gizarte Zerbitzuen arloaren aldeko apostua egiten dutela nabarmendu du zinegotzi ezkertiarrak.

Aurrekontuek hiritarren parte hartzean oinarritutako plan estrategikoa prestatzeko partida bat izango dutela ere jakinarazi du Pombok.

Etiketak: , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 1 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 1 ordu, 38 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 1 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 1 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 1 ordu, 43 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako