Gazteenek kirol aniztasunaz goza dezaten eskaintza egin du kiroldegiak

Aste Santuari begira eskaintza berritzailea egin du udal kiroldegiak. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako astebeteko programazioa prestatu du, haurrek hainbat kirol jarduera ezagutu eta jolasteko aukera izan dezaten. landuko dituztenen artean dira: beisbola, eskubaloia, hockeya, saskibaloia, herri kirolak, eta baita jolas kooperatiboak ere. Hilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an eskainiko dituzte aipatu jarduerak, 10:00etatik 12:30ean, kiroldegian bertan. Guztira 10 ordu dira eta prezioa 40 eurokoa da. Interesdunek kiroldegiko harrerara jo edota 943 34 04 23 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena. Izen-ematea apirilaren 2ra arte izango da zabalik.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Galerna Zarautz Hostel
18,00 €

deskontua

%15

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)