Atzeratu dute Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakundearteko mahaiaren bilera

Bihar egitekoa zen bilera, baina dokumentua osorik amaitu ez dutenez bilkura apirilaren 30era arte atzeratzea erabaki du mahai politikoak. Urtarrilaren 9an egin zen Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakunde arteko mahaiaren lehen bilera, Pasaia, Lezo, Errenteria eta Donostiako udalek bultzaturik. Mahai horrek, aipatutako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Portu Agintaritzak osaturikoak, beharrezkotzat jo zuen Pasaiako Portuko ingurumenaren gaineko eraginaren kontrol eta zaindaritza plan bat egitea eta plan hori idazteko mahai teknikoa osatzea adostu zuten. Aipatutako erakunde horietako teknikariek osatu dute mahai teknikoa, eta bi hilabete hauen buruan lana asko aurreratu omen du mahai tekniko horrek. “Alderdi gutxi batzuk” baino ez omen dira gelditzen dokumentua burutzeko. Dokumentua guztiz amaitua ez dagoenez, mahai politikoak bilera atzeratzea erabaki du.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Salbide jatetxea
22,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)