Luxiano Eizagirreren sendiari doluminak helarazi dizkio Herrirak

Erredazkzioa
Luxiano Eizagirre Mariscal iheslari politiko sanpedrotarra lehengo ostegunean hil zen Kuban, 56 urte zituela, gaixotasun batengatik. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik, eta Venezuelan urte batzuk eman ondoren, Togora deportatu zuten 1984an. Togotik Kubara joan zen, eta han eman ditu hil arteko urteak. Eizagirreren sendia Kuban da orain, haren errautsen bila joanda. Handik itzultzean aitortza egingo diote Eizagirreri, baina data zehazteko dago oraindik.
Herrira Mugimendutik dolumina adierazi diote Eizagirreren senideei, baita Kuban diren euskal iheslari politiko guztiei ere,   eta «gatazkaren ondorio diren ehunaka euskal preso eta iheslari politikoek etxetik urrun jarraitzen» dutela gogorarazi dute. Gatazka konpontzeko euskal iheslari guztien etxeratzea beharrezkoa dela nabarmendu du Herrirak.
Ehunka herritar karteladatan

Hilabete bakoitzeko azken ostiraletan bezala, lehengo ostiralean ere karteladak egin zituzten Oarso Bidasoan Herrirak deituta. Horietatik bereziena Hondarribikoa izan zen, herriko musika taldeetako kideek babestu zutelako presoen aldeko ekimena; 81 pertsonak parte hartu zuten mobilizazioan. Hendaian 40 herritar bil du ziren karteladan, Oiartzunen 130, Errenteria-Oreretan 236, Antxon 60, Irunen 90 eta Lezon 46.
Aitzol Gogorza Basaurira

Gaixorik dagoen Aitzol Gogorza preso oreretarra Sevillatik Basaurira ekarri zuten lehengo ostiralean. Herrirak gaixorik dauden presoen askatasuna aldarrikatu du asteburuan, Iruñean larunbatean egin zen manifestazioarekin ez ezik, herriz herri egon diren mobilizazioetan.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)