EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkatea eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko “kotxeetan sortzen ziren etengabeko kalteez” kexu zirelako. Orubea asfaltatu gabe txukundu izana txalotu dute. Izan ere “EAJk jakin badaki laster hasiko direla bigarren faseko lanak” eta horregatik defendatu omen du “asfaltatze oso bat ez zela beharrezkoa”. Honenbestez, Pasaiako EAJk gobernu taldea zoriondu “bai gure taldea, eta bai antxotar asko aspaldian eskatzen ari ziren hobetze hauek aurrera eramateagatik”.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Irakurri gehiago











