Finalistaren Eguna ospatuko du Itsastarrak-ek

2012/04/18
Nork
Postontzia jartzen

Postontzia jartzen

Zuparrobi mendiaren gailurrean banatuko dituzte sariak, eta Leitzan bazkalduko dute

Igandean ospatuko du Itsastarrak-ek Finalistaren Eguna, mendizaleen taldeak antolatutako lehiaketetan lortutakoak saritzeko eguna.
Aurten Leitzatik (Nafarroa) abiatuko da ibilaldia, eta Aritz mendilerroa zeharkatuz, Zuparrobi mendiraino igoko dira. Eguraldiak baimentzen badu, sariak gailurrean banatuko dituztela iragarri dute, 12:00etan. Bazkaria, berriz, Leitzako Musunzar jatetxean izango da.
Izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei daitekeela ohartarazi dute Trintxerpeko mendizaleek: 943 39 07 26, 943 39 60 55 edo 943 39 60 29.

Gaurko eskaintza
argazkia
Larraulgo Herri Ostatua
16,90 €

deskontua

%39

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)