Taxi gidari bat erasotu dute Trintxerpen

2012/04/18
Nork

Udaleko alderdi guztiek salatu dute lehengo ostegunean Mikel Hontoria taxilariak jasandako erasoa

Lanean zela taxian bezero bat hartu, eta honek erasotu egin zuen lehengo ostegunean Mikel Hontoria taxilari pasaitarra. Labankada batez belarrian zauritu, eta taxi gidariak korrika ihes egitea lortu zuenean, dirua lapurtu zion erasotzaileak.
Gertaera horren aurrean, atzo, udaleko alderdi guztiek erasoa salatu eta elkartasuna helarazi zioten Mikel Hontoriari. Horrez gain, horrelakorik berriro gerta ez dadin udalak dauzkan baliabide guztiak erabiliko dituela esan zuten, «une latz hauetan, babes osoa» eskaintzen gaiz, eta «bitarteko guztiak haren esku jarriz»

Etiketak: ,

Gaurko eskaintza
argazkia
ARBIZU EKO KANPINA
69,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)