Etxeko lanak egiten lanean dabiltzan emakumeei begirako hitzaldia antolatu dute Pasaian. Etxeko zerbitzuaren lege berriak zertan eta nola eragiten die azaldu nahi diete langileei, eta baita enplegu emaileei ere. Hitzaldia maiatzaren 3an da (osteguna), 18:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan. Pasaiako udalak antolatu du hitzaldia, Etxe Barrukoak Elkartearen laguntzaz.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Irakurri gehiago









