Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko hainbat jarduera antolatu ditu Bixi Bixik

2012/04/25
Nork
Zanpantzarrak

Zanpantzarrak

Gaur Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena bete da, eta hura gogoratzeko Donibaneko Bixi Bixi elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Etzi, hilak 27, 22:00etan aterako dira joaldunak, orduan erailak izan ziren guztiak omentzeko. Maiatzaren 6rako berriz, irteera antolatu dute, Gernikatik Gaztelugatxera. 08:00etan abiatuko dira Meipitik, eta han bost orduko ibilbidea egingo dute. Haurrentzako beste bide bat ere aurreikus dute. Izena emateko Bixi Bixi elkartera edota Itziar tabernara jo behar da. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrak doan joango dira. Ibilbidea luze egin nahi dute gurasoek haurrak Bixi Bixiko kideen ardurapean uzteko aukera izango dute.

Maiatzaren 19an, 1512. urtea gogoan

Maiatzaren 19rako hainbat ikuskizunez osatutako jaia antolatuko dute Donibanen Bixi-Bixikoek. Bertaratuko direnei 1512an gertatu zena berriz ere gogorarazi nahi diete. Haien ustez, “ezinbestekoa da historiaren berri behar bezala izatea. Behin baino gehiagotan adierazi izan diguten moduan, iraganik gabeko herrik ez omen du etorkizunik, eta, hori da hain zuzen ere, kultur-elkarte horren gakoetako bat: etorkizuna”, adierazi dute.

Gaurko eskaintza
argazkia
ARBIZU EKO KANPINA
69,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)