Etxeko zerbitzuaren lege berriaren gaineko hitzaldia antolatu dute

Nola eragiten dit niri etxeko zerbitzuaren lege berriak? izenburuarekin, gai horren gaineko zalantzak argitzeko, hitzaldia antolatu du Pasaiako Udalak Bizkaiko Etxe Barrukoak elkarteko kideekin elkarlanean. Lege berriak zein eragina duen eta horren gainean sortzen diren zalantzak argitzen saiatuko dira bertan, eta lanean dihardutenak zein enplegu emaileak direnak hitzaldian parte hartzera deitu ditu udalak. Maiatzaren 3an izango da hitzaldia, 18:30etik aurrera Trintxerpeko Alkateordetzan. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, berriz, 943 00 43 20 telefono zenbakira deitu dezakete.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Posada El Campo landetxea
42,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)