Laurunbatean egin zuten Antxon Marealta Egunaren aurtengo ekitaldia. Beti bezala, parte hartzaileak Molinao errekara jaitsi, eta bertako hondakinak atera zituzten, asko gainera. Hala, errekan bertan egon ziren boluntarioen nahiz bazterrean laguntzen izan zirenen artean 20 bat laguneko taldea osatu zuten. Marealta Egunaren lehen helburua bete zuten, beraz: Molinao errekatik hondakinak eta zaborra ateratzea. Bigarrenari eutsi diote orain: antxotarrek barrutiko erreka zain dezatela.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Irakurri gehiago
























