PSE-EEk dio Bilduk ez duela biziberritzerako proposamenik

Lore Suarez eta Izaskun Gomez

Lore Suarez eta Izaskun Gomez

Foru gobernuak biziberritzerako aurrekontutik 2 milioi euro kendu dituela salatu du Lore Suarezek

«Badute jarrera baina ez proposamenik», hala definitu du PSE-EEren batzarkide eta Pasaiako udaleko zinegotzi Lore Suarezek Bilduren foru gobernuak Pasaiako biziberritzean duen jokabidea. Gipuzkoako Batzar Orokorretan atzo egin zuten plenoan egin zituen aipatu adierazpenak.
Suarezen arabera, «Bilduren jarrera batzarraren gehiengoak hautatutakoaren kontra joatea da, hau da, kanpo kaia eta biziberritzearen kontra egitea». Aldundiak badiaren biziberritzerako aurreikusitako aurrekontuan bi milioi euro murriztu dituela salatu du PSE-EEk, eta «sustapen jarduera bailitzan», udalak aldundiarekin biziberritzerako duen hitzarmenarengatik ordaindu behar izan duela salatu du Suarezek. «Hala frogatzen du foru gobernuak biziberritzearen eta pasaiako herritarren alde dagoela» kexatu da PSE-EEren batzarkide pasaitarra.
PSE-EEren arabera, azken sei hilabeteetan Bilduk «era nabarmenean leundu» du kanpo kaiarekiko orain arte mantendu duen kontrako jarrera. «Hainbeste leundu dute jarrera, errepide eta zabor usaia hartzen hasi dela», kexatu du Suarez.

Ingurumen txostenaren tramitazioa, ixtear

Alegazioak ekaineko administrazio kontseiluan erantzungo dituztela esan du Portu Agintaritzako buruak

Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailearen berri eman zuen herenegun Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok Eusko Jaurlaritzaren Lan, Garraio eta Etxebizitza batzordean. Esan zuenez, planaren tramitazioa ixtear da, ingurumen txostenak jasotako alegazioak ekaineko administrazio kontseiluan erantzungo dituztelako.
Kanpoko kaia aldarri

Hernandok kanpoko kaiaren beharra aldarrikatzeko baliatu zuen agerraldi hori. Egungo azpiegiturak dituen gabeziak azaldu zituen, eta ontzi handiak hartzeko gaitasun ezari, edukiontzien trafikoa hartzeko espazio gabezia gehitu zion.
Kanpoko kaia finantzatu daitekeela eta errentagarria izango dela esan zuen Hernandok.

Etiketak: ,

Gaurko eskaintza
argazkia
URDANET Zerbitzu Informatikoak
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)