Carlos Ormazabal, EAJren garapen iraunkorreko diputatu ohiak hiri hondakinen kudeaketaren gainean hitz egingo du Pasaian. Hitzaldia hilaren 30ean da, asteazkena, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean. “Zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu den eztabaida sakona kontuan hartuta, eta hainbat herritarrek eskatuta, Pasaiako EAJ-PNVtik, gaiaren inguruan hitzaldi bat antolatzera animatu gara”, azaldu du alderdiaren bozeramaile Nahikari Oterminek. Pasaitar guztiak gonbidatu dituzte hara hurbildu eta pare hartzera.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Irakurri gehiago











