EAJk Aranzadi Zirizan kokatzea babestuko du

2012/06/01
Nork
Ziriza

Ziriza

Artxibo eta liburutegi espezializatu bat, eta 200 lagunentzako auditorio bat jarriko lituzke Aranzadik

Pasaiako EAJk jakinarazi duenez, Aranzadik Ziriza Etxean ezartzeko interesa adierazi du, eta beraiek asmoa babestuko dutela iragarri dute.
Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duten hitzarmenean 1.500.000 euro aurreikusita daude Ziriza berritzeko. Udalak, baina, Herrera Herrirak proposatutako asmoa bere egin, eta Zirizan Musika Eskola kokatzea aurreikusia du. Aldiz, aukera horren aurrean Aranzadirentzako egoitzarena hobetsiko du EAJk, «80 pertsona baino gehiagorentzat lantokia ezartzeaz gain, toki berean artxibo eta liburutegi espezializatu bat» kokatzea ekarriko lukeelako.
Horrez gain, Aranzadik herritar guztiei zabalik egongo litzatekeen 200 lagunentzako auditorioa aurreikusi duela esan dute jeltzaleek. «Aukera hau bakarra da. Orain edo sekula ez, eta horregatik, EAJk eskakizuna egiten du, bai udal gobernua eta bai gainontzeko alderdiak ere honetan lanean jar gaitezen».

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)