Herrera Herrira: “Udalerri honen lehentasuna herritarrak dira”

2012/06/16
Nork

Herrera Herrira Batzordeak EAJk Ziriza eta Aranzadi Fundazioaren inguruko oharrari erantzun dio. Hasteko herritarren garrantzia nabarmendu du: “Argi izaten jarraitzen dugu udalerri honen lehentasuna herritarrak direla eta bere etorkizuna eraikitzeko hartzen ari diren erabakiak ere bai”.

Arduradun politikoek, “eta kasu honetan Nahikari Oterminek [EAJko zinegotzia Pasaiako Udalean]” Herrerarako Antolaketa Proposamena [plenoak onartutakoa] lehentasun bihurtuko balute ongi egingo luketela adierazi dute batzordetik “bereziki Zirizari dagokionez”.

“Jakitun gara, horrela bizi izan dugulako urte hauetan, elkarteen eta herritarren artean liskarrak bilatzen dituela onura partikularrak ateratzeko eta EAJri gogorarazi nahi diogu herritarrek argi dutela zer nahi duten etorkizunean Kaiko Herrerarako, eta ez da inondik inora ere ez dator bat alderdi horrek nahi duenarekin”. Batzordeak Zirizaren egungo egoeraren arduradun EAJ egiten du: “Portu Agintaritzarekin elkartu zen udalerri honen aurka eta bere bizilagunen aurka aurreko aldundiko gobernua erabiliz eraikin hori ordenaziotik kanpo uzteko.

Herrera Herrirak Zirizari “bai” esaten diola nabarmendu dute erabilera anitzeko ekipamendu bezala, “ezinbestekoa delako gure etorkizun kultural eta sozialerako; eta Aranzadi Fundazioari bai esaten diogu Kaiko Herrerako beste edozein tokitan egoteko, ordezkatzen duenagatik eta ez dugulako inongo zalantzarik gure herriarentzat ona izango dela”.

Aranzadiri eurekin borroka egiteko gonbidapena luzatu dio batzordeak.

 

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)