San Fermin Egunean ospatuko dute Ardi Gorri gune okupatuan Kampsaren 20. urteurren festa. Skate txapelketa batekin hasiko dituzte ospakizunak, 12:00eatik aurrera, benetako lehia 16:00etan hasiko den arren. Gauerako, berriz kontzertua antolatu dute. 21:30etik aurrera Desastrozombies, Hell Division, 25 Coming Fire eta Dollmen taldeek joko dute. Kontzertua bukatuta DJ Naturistak eta DJ Kinder Sorpresak jarriko dute musika.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Irakurri gehiago











