Aritz Araneta bigarren Bokaletik Lapurdiko Getariara arteko estropadan

2012/07/02
Nork
Aritz Araneta, helmugara iristen

Aritz Araneta, helmugara iristen

Larunbat arratsaldean jokatu zen Hulinokea downwind edo haizealdeko probaren bigarren estropada, piragua eta kanoentzat irekia, Adur ibaiaren beste aldeko Bokaleko hondartzatik abiatuta. Haize bortitzaren eraginez, itsasoa zakar egon arren, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta ondo moldatu zen , eta bigarren izan zen Getariko helmugan, Santanderko lehen ordezkariaren atzetik eta espezialista frantziar guztiak gaindituta, lan bikaina biribilduz.
Aipatzekoa, baita ere,  Ainara Benavente taldekidearen lana, emakumeen artetik bera izan zelako helmugaratzen lehena.

Ontzi-iraulketa ugari izan ziren estropadan, eta parte-hartzaile batek baino gehiagok proba bertan behera utzi behar izan zuen.

Etiketak: ,

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)