Ehundik gora lagun, Itsas Mendiren ibilaldi neurtuan

32 bikotek egin zuten ibilaldi luzea eta 21 bikotek egin zuten ibilaldi motzagoaren aldeko hautua

108 lagunek eman zuten izena lehengo igandean Itsas Mendik Jaizkibeldik barrena antolatutako ibilaldi neurtuan. Martxa luzean 32 bikotek eman zuten izena, eta motzean, berriz, 21 bikotek.
Ibilbide luzea osatzen azkarrenak Josu Aranburu eta Manolo Bengoetxea izan ziren, eta bigarren postuan, Antxon Vega eta Juan Carlos Rodriguez iritsi ziren plazara.
Ibilbide motza egin zutenen artean, aldiz, Arkaitz Mendizabal eta Inhar Mendizabal aita-semeak izan ziren azkarrenak, eta Ines Etxeberria eta Lorea Etxabe ama-alabak iritsi ziren bigarren postuan.
Antolatzaileek martxaren oso balorazio positiboa egin dute, gauean eta goizean euria egin zuen arren, jende ugari animatu zelako izena ematera.
Arratsaldean, berriz, oso giro ona izan zuten, bai barrikotean zein toka txapelketan.
Proba bukatuta, Pari-Berri jatetxeak emandako lau afari zozkatu zituzten eta ibilaldi neurtuan parte hartu zuen haur bakoitzari kamiseta bana oparitu zioten.
Probarako prestatutako elastikoak herritarren artean izan duen arrakasta ikusita, Itsas Mendik Santio Jaietarako gehiago prestatuko dituela iragarri du

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
59,00 €

deskontua

%15

Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)