Aritz Araneta garaile Plentziako itsas kayakeko proban

2012/07/10
Nork

Iragarpenak bete egin ziren eta haize bortitzak gogor astindu zuen Plentzian larunbatean jokatutako euskal ligako euskal kayakeko proban, olatu arriskutsuak eraginez. Egoera petralari aurre eginez, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta kirolaria  inor baino hobeto moldatu zen, eta estropada gogorrean aurrea hartu
zion Lander Rodriguez taldekideari, lehenengo aldiz aurtengo denboraldian.

Imanol Burgueraren eta Ander Orbegozoren K-2ak lan bikaina egin zuen, eta bigarren izan ziren Imanol eta Ander Hondarribiko ontzi garailearen atzetik, lehia bizian amaieraraino.

Aipatzekoa berriz ere Ainara Benaventeren lana, lehenengo emakumea izan baitzen, guztira 9 ontzik erretiratu beharra izan zuten ezohiko estropada latzean.

Pasaia Kayakeko beterano mailako Txema Yarzak osatu zuen helmugarautako pasaitar ordezkaritza, euskal palisten artean laugarren postua eskuratuta.

Etiketak: ,

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)