Hondakinen gaikako bilketa sustatzeko estrategia onartu dute Pasaian

Udalbatzarra egin zuten atzo goizean Pasaiako udaleko zinegotziek. Gai bakarra zuten aztertzeko: hondakinen gaikako bilketa sustatzeko estrategia bultzatzeko San Marko Mankomunitatearen eta Pasaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko adostasuna lortzea. Hondakinen gaian Pasaian bi bloke daude, atez atekoaren alde daudenak, eta kontra. Eta atzoko udalbatzarrean hori garbi gelditu zen: hitzarmenaren alde Bildu eta Ezker Anitza EB (9 zinegotzi) agertu ziren, eta kontra, PSE-EE, EAJ eta PP (8 zinegotzi). Hortaz, aurrera atera zen proposamena.

Hitzarmen horren arabera, Pasaiako Udalak konpromisoa hartu du hiri hondakinen sorrera, eta bereziki bereizi gabe jasotzen dena, minimizatzeko. Hori lortzeko, hondakinak kudeatzeko funtzioen banaketa «beste modu batean antolatzeko» aukera jasota dago hitzarmenean, «dagokion hornidura ekonomikoarekin». Hortaz, hitzarmena betetzeko, «atez ateko sistema edo %70eko birziklatze tasak lortzen dituen bilketa ezartzearen apustua» egingo duela onartu du udalak.

Bide horretan, bai udalak bai San Markok hainbat konpromiso hitzartu dituzte, eta agirian agertzen denez, konpromiso horien iraupenak ez du mugarik.

Atzoko udalbatzarrera herritarrak ere agertu ziren. Atez atekoaren aldekoek zein kontrakoek euren iritziak eman zituzten.

Etiketak: , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
República Monegría garagardoak
34,20 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)