Lemazainen txanda, bihar, badian

2012/07/21
Nork

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko Josetxo Aranburu, eta Pasaiako Portuko Lucio Hernando.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko Josetxo Aranburu, eta Pasaiako Portuko Lucio Hernando, banderarekin.

San Miguel Ligaren barruko zortzigarren estropada eta Euskotreneko laugarrena jokoan izango dute bihar (igandea), 12:00etatik aurrera, Pasaiako badian. Gizonen kasuan Pasaiako Portu Agintaritzaren II. Bandera izango dute jokoan ligako hamabi traineruek; emakumeak Euskotren Banderaren bila joango dira. Berezitasun bat dute, ordea, biharko bi lehiek: luzeak ohikoak baino motzagoak izango direla, hortaz, normala baino ziaboga gehiago eman beharko dituzte ontziek. Pasaiako badiaren barruan, portuaren eremuan, izango dira lehiak. Lemazainen lana, beraz, erabakigarria izango da. Izan ere, gizonek sei luze eta bost ziaboga egingo dituzte, eta emakumeek hiru luze eta bi ziaboga. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuko du biharko estropada.

Horregatik, bi banderen aurkezpenean, bertan izan zirenek esan zuten sasoiko estropada “berezi eta politenetakoa” izango dela biharkoa, bai eremuagatik, baita Pasaiak duen arraun tradizioagatik: aukera dago San Juan eta San Pedro txanda berberean ateratzeko, garai bateko norgehiagoka historikoetan bezala. Hondarribia da bandera irabazteko faboritoetakoa, Kaiku eta Urdaibairekin batera.

Biharko txandak, gaurko Ribamontan al Mar Banderaren (18:00etatik aurrera, Pedreñan) emaitzen arabera antolatuko dituzte. Ikuskizuna ziurtatuta dago.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)