Pasaiako PSE-EE: “Aldez aurretik hitzartutako erabakia izan da”

Atzoko udalbatzarrean onartutakoaren gaineko iritzia eman du Pasaiako PSE-EEk. Sozialisten arabera, udalaren eta San Markoren arteko hitzarmena “aldez aurretik hitzartutako erabakia” izan da, eta zentzu horretan, bereziki kritikatu dute Ezker Anitza-EBren zinegotzi Xabier Pomboren jarrera: “Xabier Pomboren eta Bilduren artean dagoen zurikeria onartezina da, ez bakarrik hondakinen gaian, gai guztietan”.

Hori esanda, sozialisten ustez Pasaian atez atekoa jartzea ez dute herritarrek onartzen, eta horren adibidetzat jarri dute sistema horren kontra Pasaian bildu diren sinadurak. Alta, gaiaren gainean alkateak informaziorik ez duela eman salatu du Pasaiako PSE-EEk, eta atzo goizean onartutako hitzarmena “atez atekoaren ezarketa mozorrotzeko” izan dela nabarmendu dute. Alkateak eurek egindako galderak “beste behin” ez zituela erantzun salatu dute hiru zinegotzi sozialistek.

Alkateari ere egotzi diote “agindu faltsuak” ematea, sozialistek diotenez, alkateak esan zuelako atez atekoa onartu baino lehen parte hartze prozesua egingo zela. Hala, atzoko erabakia “korrika eta presaka” hartu zela salatu dute, atez atekoa “blindatzeko” helburuarekin.

Udalbatzarrean atez atekoaren kontra mintzatu ziren herritarren jarrera goraipatu dute sozialistek: “Ez dute etsi, eta ez ditu inork baldintzatu”.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)