Oporretan gaude

2012/12/22
Nork
Oporretan gaude

Irakurri gehiago

Antxoko krosa, igandean

2012/12/21
Nork
Antxoko krosa, igandean

Pasai Antxoko Gabonetako Herri Krosaren hirugarren ekitaldia igandean izango da. 11:00etan aterako dira korrikalariak irteeratik.  Izena emateko bi modu daude, bat aldez aurretik, eta bestea egunean bertan. Aurretik izena emateko Kirolprobak-en webgunera jo behar da, eta igandean bertan 10:00etatik aurrera dago izena emateko aukera Gure Zumardian. Parte [...]

Irakurri gehiago

Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute astelehenean Antxon

Astelehenean Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute Antxon, Basarik antolatutako kantu jiran. 18:30ean aterako da ikastola ingurutik. Kantu jirako kideekin eta Antxoko musika talde batekin betiko ibilbidea egingo dute.

Irakurri gehiago

Gabonetako haur jaiak egingo dituzte barruti guztietan

2012/12/21
Nork

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gabonetako Haur Jaiak antolatu ditu barruti guztietan, Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira. Asteazkena, hilak 26:  Jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. San Pedron, horrez gain, Korri eta Xalto pailazoen eskutik [...]

Irakurri gehiago

Datorren urteko ordenantza fiskalak aztertuko dituzte etziko plenoan

2012/12/17
Nork

Pasaiako Udalbatzak ez ohiko plenoa egingo du etzi, 19:30etik aurrera, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bertan zazpi puntu aztertuko dituzte, horien artean 2013ko Ordenantza Fiskalen behin betiko onarpena. Horrez gain, Donibaneko gizarte, kultura eta kirol ekipamenduaren 2. eta 3. faseak eraikitzeko kontratazio espedientea onartu ala ez bozkatuko dute. [...]

Irakurri gehiago

Kantu jirak Jaizkibel elkartean egingo du entsegua, bihar

Antxoko kantu jirak entsegua egingo du bihar arratsaldea, 19:00etatik aurrera. Kultur Etxean izan beharrean, Jaizkibel elkartearen egoitzan egingo dute entsegua. Bukatzerakoan, 20:15a inguruan, azokara joango direlako Gabonetako kantak “behar bezala” prestatzera, jakinarazi dutenez. Gabon Gauean zein urtezaharrean parte hartuko dutenak izango dira bertan.

Irakurri gehiago

Txistorra barra barra eta giro ona nagusi San Tomas azokan

2012/12/15
Nork
Txistorra barra barra eta giro ona nagusi San Tomas azokan

Giro onean aurrera doa Pasai Antxoko San Tomas Eguna. Txistorra eta sagardoa barra barra, eguraldia ere lagun izan dute antxotarrek gaurkoan. Azokaren bueltan orohar jende ugari, eta baita San Tomas egunaren harira antolatutako babarrun jatean ere, 200 lagun elkartu dira mahaiaren bueltan.

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)