
2008-07-17 | 13:02:23
Pasaiako Portuak ekoportua eraiki nahi du
Ekoportua eraikitzeko plan estrategikoa aurkeztu du
Pasaiako Portuko Agintaritzak ekoportua eraikitzeko 2009-2020 plan estrategikoa aurkeztu du. Agintaritzak jakinarazi duenez, biztanleen esku jarriko dira 80 lur hektarea.
2008-07-15 | 17:09:54
Betizuen lan berriak harrera ona izan du barrutian
Etxeko txikienen eguna da gaur Trintxerpeko karmenetan. Goizean, ederki pasatu dute 'Betizu eta oilarraren kukurrukua' ikuskizunarekin.
2008-07-12 | 17:46:33
Karmenak, euriaren mehatxupean
Ez dute eguraldi atsegina gaur Trintxerpen karmenak ospatzeko. Hotz antzera egiten du, eta euri zaparradak izan dira goizean zein arratsaldean. Dena den, egitarauan prestatutako ekintzak ahalik eta normalen egiten, eta ahalik eta ondoen pasatzen ahalegintzen ari dira herritarrak. Euri zaparradekin esnatu da eguna. Azokaren ondoan 10:30erako iragarritako toka eta bote txapelketa ezin izan dute egin, beraz. 11:30ak aldera atertu du eta goizeko gainontzeko ekitaldiak antolatu bezala atera dira. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Gudarien plazan eta Serafin Esnaola plazan egon dira, etxeko txikienen gozagarri. Ordu berean, hainbat erretiratu bildu dira mezara. Herri kirolak 12:30ean hasi dira Azoka ondoan. Jende dezente bildu da Ruben Saralegi; Aratz Mugerza eta Jose Etxebeste aizkolarien, eta Mieltxo Saralegi harrijasotzailearen erakustalda ikusteko.
2008-07-09 | 10:43:14
'Pobre de mi' abestu dute antxotarrek, sanferminei agur esateko
Betiko ohitura da, baina urtero errepikatzeagatik ere, antxotarrek ezin dute hunkituta daudela ezkutatu sanferminen bukaeran. Izan ere, 'Pobre de mi' abesten dutenean, urte osoan zain izandako jaiei agur esaten ari baitira. Tira, 2009an ere sanferminak izango dira, eta horrek, zentzu batean, lasaitasuna ematen die antxotarrei. Bi bideo hauek atzokoak dira, Gure Zumardian egin zen 'Pobre de mi'-koak.
2008-07-08 | 16:13:36
Termikari emandako baimena «ilegala» dela salatu du Greenpeacek
Baimena emateagatik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aurkako helegitea jarri dute ekologistek
Pasaiako termikari emandako Ingurumen Baimen Integratua «legez kanpokoa» dela salatu du Greenpeacek, eta helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimen hori atzera botatzeko.
2008-07-07 | 12:50:10
Azken txanpan sartu dira sanferminak
Gaur, barrutiko zaindariaren eguna ospatzen ari dira antxotarrak
Nekea nabaritzen hasi da Antxon. Izan ere, jai asteburu latza izan dute antxotarrek sanferminen ospakizunekin, eta gaur, zaindariaren egunean, aurreko egunetan egindako parrandak eragina izan du herritarren gorputzean. Baina gaur, hala ere, dituzten indar apurrak kalean utziko dituzte herritarrek, San Fermin eguna baita: Saltseroak konpartsa kalean da jada, Xabier Portugal Saltsero Nagusiarekin. Arratsaldean, herri kirolak izango dira, besteak beste, gure zumardian. Jarraian dagoen bideoa atzokoa da, Xaxordaren eskutik egin zen festa brasildarrekoa.
2008-07-03 | 17:50:14
Dena prest dago Antxon sanferminetarako
Bihar, 20:00etan. Orduan hasiko dira Antxon sanferminak. Herrian gaur buru belarri dabiltza lanean, biharko dena prest egon dadin. Ferianteak, tabernariak, txosnetan... mugimendurik ez da falta. Bihar hasi eta asteartea bitartean jaiak ez du etenik izango Antxon; kontzertuak egunero, konpartsak, danborradak, desfileak..., jai egiratarau oparoa prestatu du dataozen egunetarako barrutiko Jai Batzordeak.
2008-07-03 | 17:20:12
Asteazkenean hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon ikertzeko» eskatu du UGT sindikatuak
Gertakaria lan istriputzat jo du, eta aurten jada 39 hildako izan direla azpimarratu du
Asteazken goizean Pasaiako Portuan hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon argitzeko» eskatu du Pilar Collantesek, Euskadiko UGT sindikatuko Lan Osasunaren Arloko buruak, atzo komunikabideetara bidalitako ohar baten bitartez. Portugalgo 42 urteko marinelaren gorpua asteazken goizean atzeman zuten Trintxerpen, 08:00ak aldera. Antza, Nathalie Chantal II itsasontziko marinela goizaldean ontzira itzultzean izan zen gertakaria. Antza denez, itsasontzira igotzen ari zela, orekari ezin izan zion eutsi eta uretara erori zen. Ontzian lotan zeuden lankideak ez ziren gertatutakoaz ohartu, eta marinela bertan ito zen. Euskadiko UGT sindikatuak lan istriputzat jo du gertakaria, eta gogora ekarri du aurten dagoeneko 39 langile zendu direla lan istripuetan. Guardia Zibila asteazkenean bertan hasi zen ikertzen gertaturikoa, zer gertatu zen argitze aldera. Nathalie Chantal II itsasontzia igandetik dago Trintxerpen. Frantziako bandera du, baina Kantabriako armadoreena da.
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.