
2008-09-17 | 11:16:19
Gorka Zulaikari zortzi urteko espetxe zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian epaitu dute antxotarra; epaia irmoa izan arte, baldintzapean aske izango da antxotarra
Gorka Zulaika antxotarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Duela gutxi egin du publiko epaia Audientzia Nazionaleko Teresa Palacios epaileak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaia. Epaia irmoa izan arte, ordea, baldintzapean aske izango da antxotarra, eta astean bitan epailearengana joan beharko du. Zulaikarekin batera, beste 20 euskal herritarri ere 8 eta 10 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkio Audientzia Nazionalak. Beste hiru -Ixone Urzelai, Juan Antonio Madariaga eta Julen Arzuaga- absolbitu egin ditu. Dagoeneko auzipetu guztiak espetxeratzeko eskaria egin du fiskalak. Apirilaren 21ean hasi zen Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketa Madrilgo Casa de Campon eta ekainaren 18an bukatu zen. Palacios epailea bera izango da 'Udalbiltza Auzia' epaituko duena. Guztira, 27 euskal herritar epaitu zituzten, "ETArekin kolaboratzea edota ETAko kide izatea" egotzita. 27 lagun horietako hiruri euren kontrako akusazioak erretiratu zizkioten epaiketa ondoren, "proba faltagatik". Auzipetu guztiek salatu dute "epaia aldez aurretik erabakita zegoela eta Audientzia Nazionalak ez du gu epaitzeko zilegitasunik".
2008-09-12 | 16:42:44
Sutea izan da La Herrerako Kaialde enpresan
Eguerdiko 12:15ak aldera Udaltzaingoak sute baten berri izan du. Trintxerpeko La Herrera pabilioietako Kaialde enpresa sutan zegoen. Suhiltzailek segituan bertaratu dira eta sua itzali dute. Ez da ondorio larririk izan.
2008-09-11 | 12:55:47
Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldia Trintxerpen
Bekoz Beko elkarteak emakumeen aurkako indarkeriari buruzko hitzaldia antolatu du biharko. 19:30ean izango da Trintxerpeko alkateordetzan. EHUko Begoņa Martinez izango da hizlaria. Ertzaintzak Bekoz Beko elkarteari helarazitako azken datuen arabera, Pasaia da Oarsoaldean salaketa gehien jartzen diren herria.
2008-09-09 | 19:30:52
Trintxerpeko saihesbideko lotunea itxiko dute bihar gauean
Trintxerpek eta Herrerak Donostiako saihesbidearekin duten lotunea itxiko dute bihar asteazkena, 22:00etatik 06:00etara. Donostiako norabidean doazen autoei eragingo die mozketak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Mozketa irauten duen bitartean, N-1 errepidetik Oiartzundik edota Irundik datozen autoek Pasaiako saihesbidea erabili beharko dute. Trintxerpetik Donostiara, ordea, Miracruz Gainatik joan beharko dute erabiltzaileek.
2008-09-04 | 15:46:28
San Pedroko ontzia laugarren aterako daKontxako sailkatze estropan
Gaur, 18:00etan, Kontxako sailkatze estropadaren lehen multzoan aterako da San Pedroko ontzia, laugarrena izango da hain zuzen ere, Tiran, Zumaia eta Castroren ondotik.
2008-09-03 | 16:26:09
Omenaldia egin zaio Xabier Portugali Zentolenen
Zentolenen erraustu aurretik, herritarrek eta lagunek omenaldi xume eta hunkigarria eskaini diote Xabier Portugali. Abesbatzaren euskal kantak, Maider Ziganda alkatearen hitzak, ikastolako lankideenak eta baita laguna zuen Koldo Izagirre idazlearenak ere. Alkartasunako dantzariek Agurra dantzatu diote. Hileta elizkizunak gaur dira, 19:30ean, San Fermin parrokian.
2008-09-03 | 15:56:08
Hitzarmena sinatu dute Ahobero bertso eskolak eta Udalak
Eskola barruti guztietara zabaltzea da helburua
Ahobero bertso eskolak eta Pasaiako Udalak hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmenaren bitartez eskola barruti guztietara zabaltzen ahaleginduko dira. Horrez gain, hainbat bertso saio antolatuko ditu Ahoberok.
2008-09-03 | 11:32:16
Omenaldia eskainiko zaio gaur zendutako Xabier Portugali
14:30ean da omenaldia, Errenteria-Oreretako Zentolen hilerrian
Gaur erraustuko dute Xabier Portugal, Zentolenen. Aurretik baina, herritarrek omenaldia prestatu diote, Zentolenen bertan, 14:30ean. Bideoan, Xabier Portugal otsailean aurkeztu zuen 'Zanpatuen Oroimina' liburuari buruz hizketan:
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko kiroldegian - 2008-10-07
Bertsolaritza
izen-ematea
PASAIA, - 2008-10-07
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.