
2008-11-13 | 12:25:13
Antxoko Liburutegiko Marrazki eta Pintura Lehiaketa abian da
Lau eta 14 urte bitarteko haurrek hartu dezakete parte
Urtero bezala, Antxoko Udal Liburutegiak Marrazki eta Pintura Lehiaketa jarri du abian. Pasaian bizi edo ikasten duten lau eta 14 urte bitarteko haurrek har dezaketa parte lehian. Bete beharreko baldintza honakoa: marrazkiaren gaia "Gabonak" izango da. Izena emateko azken eguna hilaren 25a izango da, eta, 28a, lanak entregatzekoa.
2008-11-12 | 18:28:03
Azken egunetako euriteek uholdeak sortu dituzte Molinaoko bidean
Miranda tabernan bi metroko altueraraino iritsi da ura; Molinaoko bizilagunek arazoak dituzte auzora joateko
Azken ordutan izan diren euri zaparradengatik uholdeak sortu dira berriz ere Molinao alderako bidean. Bide horretan dagoen Miranda tabernan, esaterako, bi metroko altueraraino iritsi da ura. «Guztiz aspertuak gaude. Amesgaiztoa da hau. Euri asko egiten duen bakoitzean, marea igotzearen beldur gara: uholdeak izaten ditugu beti», azaldu dute Miranda tabernako arduradunek. Gainera, ondoan Luzuriagan etxebizitzak egiten ari direla-eta kexu agertu dira inguruko bizilagunak: «Lan horiekin hasi zirenetik are larriagoa da egoera».
2008-11-12 | 13:18:17
Organo eta txistu kontzertua Donibaneko elizan, larunbatean
San Juan Bataiatzailearen parrokiko organuaren mendeurrena ospatzeko azken kontzertua izango da
Aurten Donibaneko Joan Bataiatzailearen elizan dagoen organoak 100 urte bete ditu, eta Itsas Mendi Elkarteko kideek ez dute aukera galdu nahi izan urteurrena behar bezala ospatzeko. Hori dela eta larunbatean, 19:45ean, Jose Ignazio Ansorena, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeko zuzendariak eta Koro Saenz, Donostiako San Vicente parrokiako organistak kontzertua eskainiko dute. Ekitaldi honekin Itsas Mendiko Kultura Sailak bukaera emango dio organuaren mendeurrena ospatzeko egindako ekitaldi sortari.
2008-11-10 | 12:26:05
Hugoenea idazleen etxea zabalduko dute Donibanen
Euskal Idazleen Elkarteak eta Pasaiako Udalak hitzarmena sinatu dute sorkuntzarako aterpea zabaltzeko
Hugoenea idazleen etxea zabalduko dute Donibanen. Idazten lan egiteko etxea izango da. Hori posible egiteko, Pasai Donibaneko plazan bertan etxebizitza atondu du Udalak, eta idazleen eskura jarriko du laster. Etxe txikia da, lagun batentzako lain, eta interneten aritzeko azpiegitura izango du, ordenagailua barne. Sukaldea ere, moldatua. Idazleek bi aste eta hilabete bitarteko egonaldiak egin ahal izango dituzte bertan.
2008-11-08 | 11:14:28
Hasi dira perretxikoak iristen Antxora
Basari Elkartearen X. Asteburu Mikologikoaren baitan, gaur, perretxikoen bila joan dira antxotarrak
X. Asteburu Mikologikoa ari dira burutzen Antxon, Basari Elkarteak antolatuta. Goiz-goizetik perretxikoen bila joan dira mendira antxotarrak, eta 10:00etan, Azokan, bildutako perretzikoak jasotzen ari dira Antxoko Azokan. 14:30ak arte dago aukera hartutakoa Azokan uzteko. 16:30etik aurrera, Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkariek iritsi diren perretxiko guztiak sailkatuko dituzte; bihar, 10:00etatik 14:30era, Gure Zumardian, sailkatutako perretxikoekin erakusketa jarriko dute.
2008-11-08 | 11:07:06
Sanpedrotarra Arraun Elkateari omenaldia egingo dio gaur Ondartxo Abesbatzak
Musika Abesbatza Astearen baitako kontzertuan, Kanpaiazpi otxoteak arraun taldearen historia hamar zatitan kantatuko du
Gaur, Ondartxo Abesbatzak antolatu duen XXXII. Musika Abesbatza Astearen baitako bigarren kontzertua izango da, 19:00etatik aurrera, San Pedroko elizan. Kanpaiazpi otxoteak San Pedroko arraunaren historia hamar abestirekin laburbilduko du. Arratseko saioan omenaldi berezia egingo diote Sanpedrotarra Arraun Elkarteari, aurten 50 urte bete dituelako elkarteak.
2008-11-07 | 13:31:41
Zaborraren tasa %18 igotzea onartu du udalbatzarrak
Oro har, udal tasen igoera %4,5ekoa izango da; Gobernu Taldeak, EAJk eta EAk emandako aldeko botoekin onartu zituzten igoerak atzo
Atzoko udalbatzarrean 2009rako tasak onartu zituzten zinegotziek. Horien artean, zaborraren tasa %18 igotzea onartu zuten. Igoera horrekin, 50 bat euro ordainduko dute bizilagunek urtean. Igoera ikusita, diru hori bi alditan ordaindu ahal izango dute herritarrek.
2008-11-07 | 11:57:37
Portu Agintaritzako Kontseiluak Plan Estrategikoa onartu du
Nabalaldearen ordenaziorako hitzarmena ere onartu dute gaur goizean egindako batzarraldian
Pasaiako Portuko Administrazio Kontseiluak, Portuko Plan Estrategikoa nahiz Oarsoaldeko Industrialdeak-ekin kolaborazio hitzarmena onartu du gaur goizean, Pasaiako Portuan egindako batzarrean. Onartutako Plan Estrategiko horren arabera, Pasaiako Portu Agintaritza «Portuan egiten diren aktibitate sozioekonomikoak, plan iraunkorrak eta teknologikoak garatu eta kontsolidatzera behartuta dago». Horretarako Portu Agintaritzak Ekoportua garatu nahi du «inguruko beharrei erantzuna emateko».
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-12-03
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.