Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko uztailak 19, Larunbata

Azken ordukoak

2008-06-23 | 12:18:15

Gaur hasiko dira Donibaneko sanjoanak, 19:30ean, txupinazoarekin

Aurretik, 18:30ean, buruhandiak izango dira, Meipitik hasita

Arantza Andrade eta Ignacio Larzabal haurrak izango dira gaur, txupinazoan, 2008ko sanjoanei hasiera emango diotenak. Hortik aurrera, gaur eta bihar, egitarau aberatsa izango dute sanjuandarrek barrutiari izena ematen dion zaindariaren jaia ospatzeko. Gaur, esaterako, 20:30etik 21:30era, eta 23:15etik 01:30ak arte, dantzaldia izango da Santiago plazan. Tartean, 22:30ean, herritarrek San Joan suaren inguruan dantza egingo dute, eta 23:00etatik aurrera bertsolariak kantari izango dira Donibanetik zehar, 'Bertsoz-bertso' ikuskizunean. Bihar, egun osoz, hainbat ekimen aurrera eramango ditu Jai Batzordeak.

Ez du erantzunik

2008-06-20 | 12:50:50

'Pasaiako Herritik' liburua berrargitaratu dute

Xenpelarrek Donibanen Santio egunez jasotako bertso sonatuak bost hizkuntzetan irakur ahal izango dira aurrerantzean, Donibaneko Lintxua dendari esker. 'Pasaiako Herritik' izenburuko liburua berrargitaratu dute. 1981ean izenburu bereko liburu batek ikusi zuen argia. Eskuz taldearen izenpean, Jose Alberdi, Juanba Berasategi eta Koldo Izagirre izan ziren orduan argitalpenaren bultzatzaileak. Xenpelarren bertsoak, eta Jose Alberdiren marrazki multikuloreak ziren liburuaren osagaiak orduko hartan. Oraingo berrargitarapenean Jose Alberdiren marrazkiak mantendu dituzte, eta, noski, baita Xenpelarren bertsoak ere, baina oraingoz, euskaraz ez ezik, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, katalaneraz, eta galizieraz irakur daitezke. Horrez gain, liburuari, hainbat osagai gehitu dizkiote: Mikel Laboaren abestia CD batean, Gustave Colin-en 'Course de novillos sur la place de Passagés' olio pinturaren erreprodukzioa eta Koldo Izagirreren bi idatzi; 'Hiru libra irudimen', eta Pasaiaren historiari buruzko 'Humilde lugar de trabajo y fiesta'. Aurkezpena atzo iluntzean izan zen, Victro Hugo Etxean. Liburua 15 euroren truke eros daiteke, Euskal Herriko hirubuetako hainbat liburu dendetan, eta 13 euroren truke, Donibaneko Lintxua dendan.

Ez du erantzunik

2008-06-19 | 12:55:05

IKERFELek egin duen ikerketaren arabera, gipuzkoarren %70 Pasaiako kanpo kaiaren alde dago

Kanpo irteeraren proiektua babesten dutenen arrazoi nagusiak ekonomikoak eta bizi-kalitatearen hobekuntzarekin zerikusia dutenak dira

Gaur goizean aurkeztu dute Pasaiako Portuan IKERFELek, Merkatu eta Marketing estrategikoen ikerketak egiten dituen enpresak, egin duen ikerketa. Honen arabera, gipuzkoarren %70 gutxi gorabehera Pasaiako Portuaren kanpo irteeraren alde dago.

2 erantzun

2008-06-18 | 17:23:32

Jaizkibia eta EHU hirigintza-proiektuak garatzeko elkarlanean daude

EHUko arkitekturako bigarren eta hirugarren mailako ikasleek garatuko dituzte proiektuak

Jaizkibia Elkarteak eta EHUko arkitektura Sailak laster akordio bat sinatuko dute. Akordio hori hainbat hirigintza-proiekturen garapenaren baitakoa da, «Pasaiako badiaren ingurua hobetzeko» zuzendua dagoena.

Ez du erantzunik

2008-06-18 | 09:54:24

Pasaian ez dute zentsura moziorik aurkeztuko

Hala jakinarazi du Pasaiako PSE-EEk

Gaur agortzen zen PSE-EEk zentsura mozioen inguruan akordioak hartzeko ezarritako hamar egunetako epea, eta Pasaiako PSE-EEko iturriek Oarsoaldeko Hitzari jakinarazi diotenez, Pasaian zentsura mozioak ez du aurrera egingo. Alderdiko bozeramaile Izaskun Gomezek jakinarazi duenez, gaur gaurkoz PPren babesa baino ez du beren proposamenak. Gauzak honela eta zentsura mozioa aurkeztu ahal izateko gehiengo absolutoa beharrezkoa dela jakinik "gaurko egunean gauzak erabat ez aldatzekotan" aurrera egiterik ez dutela izango jakinarazi du Gomezek. EAk ezezkoarekin erantzun die. EB-Berdeek atzo iluntzean izan zuten batzarra, eta PSE-EE oraindik ere erantzuna jakiteko zain da, baina badirudi ezezkoa aurreikusi dutela. EAJk, bestalde, alderdiko burkideek erabakitakoari jarraiki, beren botoak erabakigarriak ez izatekotan zentsura moziorik ez dutela babestuko esan dutela adierazu du Gomezek. EAJko Jose Luis Goikoetxean, edo nola ere, erabakiaren berri ematea PSEri dagokioa esan du.

Ez du erantzunik

2008-06-17 | 17:07:21

EB-Berdeak: «Ezin dugu Eusko Jaurlaritzaren erabakia partekatu»

Termikaren itxierak eta kanpo kaiaren eraikuntzak «bat egitea kasualitatea ez» dela azpimarratu dute

Xabier Pombok, Pasaiako EB-Berdeak alderdiko zinegotziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak termikaren inguruan hartu duen erabakia kontuan hartuta hainbat adierazpen egin ditu.

Ez du erantzunik

2008-06-16 | 15:30:15

Gorka Zulaikarentzako 10 urteko espetxe zigor eskaera berretsi du fiskalak

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketan gaur egin ditu zigor eskaerak Carlos Bautista fiskalak

AAM Aministiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketan gaur egin ditu zigor eskaerak Carlos Bautista fiskalak: Gorka Zulaika antxotarraentzako zigor eskaera 10 urtekoa dela berreitsi du. Bestalde, gogortu egin ditu 27 auzipetuetatik hiruren kontrakoak; zehazki, Joan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugoren aurkakoak. Hasieran 10 urteko espetxe eskaera egin zuen haien kontra, eta orain ahozko auzi saioan egin ondoren, 13 urtera igo du "ETAko buruzagi" zirela argudiatuta.

Ez du erantzunik

2008-06-16 | 11:37:33

Auto ilara luzeak A-8an, Pasaia parean

Bi txapa istripu izan dira

A-8 autobidean, Pasaia parean Donostiarako norantzan, bi txapa istripu izan dira eta denbora gutxiren buruan 7 kilometroko auto ilarak sortu dira.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.