
2008-05-08 | 12:08:48
"Irtenbideak badira, eta horiek bilatzea da gure helburua"
Trintxerpeko maisu-maiestren etxeetan bizi direnek "beste bizitoki baterako beren eskubidea aitortu bitartean lanean" jarraituko dutela eman dute aditzera gaur eguerdian Trintxerpeko Alkateordetzan eman duten prentsaurrekoan. Aipatu etxebizitzetan hainbat familia bizi dira. Aurki etxeak botatzekoak dira, orube berean Karmengo Ama ikastetxerako Haur Hezkuntzarako eraikin berria eraikitzeko, eta ondorioz, litekeena da berandu baino lehen han bizi diren prestonak beren etxeak utzi behar izatea. Gaurko prentsaurrekoan Udaleko gobernu taldeak eta Eusko Jaurlaritzak beraikekiko izaten ari diren jarrera deitoratu dute. "Okupazioa zilegitzat" jo dute, eta "kolektibo bezala zor zaien aitortza haintzat hartzeko eskatu" dute. Maisu maistren etxean badira familiak 20tik gora urte dituztenak han bizitzen. Horietako batzuk erroldatuta daude. Azken urteetan bizitzera sartu direnei, ordea, ez diete utzi han erroldatzen. Arazoa ez dutela politizatu nahi esan dute, eta beren "helburua irtenbideak bilatzea" dela defendatu.
Okupa Kopon!! | 2008-05-16
Zergatik ez duzue berriro okupatzen? Ez al daude etxe hutsik trintxerpen? Banketxeak pila dituzte, baino, noski, hor tita batean txakurradari deitzen dute eta hobe da aprobetzatzea udal honek duen ideologia ezta? Neretzako ez daukazue eskubidea okupazioaren izenean hit egiterik. Okupazioa beti egon da lotuta autogestioarekin eta kasu hontan \"karadurak\" ikusten ditut bakarrik....ta gainera zenbait gezur? Ni argi daukat....A LA PUTA CALLE! eta nahi baduzue nerekin kontau beste bat okupatzeko baino ez biktimismoa egiteko.
Axier | 2008-05-09
Okupazioaren alde nago, baina okupatzen duenak badaki edozein momentutan kaleratu dezaketela. Gaztetxeak bota dituzte rotonda inportanteak egiteko. Etxeak ere, etxe modernoago eta garestiagoak egiteko, batzuen poltsikoak berotzeko. Baina, kasu hai desberdina da. Eskola bat egin behar da. Pasaiako ikastetxe publiko bakarra lekurik gabe dago-eta. Hor bizi direnek aspalditik dakite alde egin behar zutela eta badirudi ez dutela inolako esfortzurik egin. Ardura zuena da eta ez beste inorena. Ez eskatu orain beste edozein pasaitarrek duen eskubidea baino gehiago. Ez da zilegi, ez duzue arrazoirik.
andres | 2008-05-09
Ezin al da kasu honetan erdibideko akordiorik lortu? Egia da Karmengo Amak zabaltzeko beharra duela, baina egia da ere bertako etxeetako bizilagunek 20 urte baino gehiago daramatzatela hor bizitzen, eta uste dut eskubideren bat izango dutela, ez? Eta zergatik orain asunto guzti hau? Karmengo Amak behar du eraikina, baina hainbeste urtetan izan diren alkateek zergatik ez dute ezer egin gai honekin? Akordioa beharrezkoa da, galtzaile eta irabazle gabe.
?? | 2008-05-08
Okupazioa zilegitzat jotzea ere... non dugu burua ba???
alazne | 2008-05-08
faltsuak eta gerzutiak zarete! Manipulatzen ari zartetelako batez ere. Pertsona batzuek dituzue pisuak herri honetan eta beste batzuk beste etxebizitza batean bizi dira. Eta hau gutzi izango balitz etorri dira beste batzuk "por si kae algo"
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.