
2008-05-12 | 16:50:45
Begiraleentzako izen-emate epea ostegunean bukatzen da
Pasaiako Udalak antolatzen dituen udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek, ostegunera arte dute izena emateko epea. Gutxienez 18 urte izatea eta euskaraz jakitea ezinbesteko baldintzak dira udalekuetan begirale aritzeko. Interesatuek Gazteria eta Kirol Sailera jo behar dute, 09:00etatik 14:00etara. Izena ematen duten guztiek, ostiralean hautatze froga egin beharko dute, 18:00etan, euskaltegian. Azterketa Urtxintxa Aisialdi Eskolak prestatuko eta zuzenduko du. Aisialdiari lotutako formazioa soilik azterketa gainditzen dutenen kasuan baloratuko da. Formazio ikastaroa ekainean Lanerako hautatuak izango direnek, ekainaren 6an, 7an eta 8an formazio ikastaroa jaso beharko dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.