
2008-05-14 | 15:24:51
azpiegiturak
Pasaia-Donostia bidegorria eskatzeko Kalapiek bizikleta martxa antolatu du
Larunbatean abiatuko da Errenteria-Oreretako Gamon plazatik aldarrikapen bizikleta martxa, 17:30ean
Kalapiek, Txirrindulari Urbanoen Elkarteak, bizikleta martxa antolatu du larunbaterako, Pasaia-Donostia bidegorria osatzeko eskatzeko. 'Pasaia Donostia bidegorria orain!' kanpainako lehen ekimena izango da larunbatekoa. Errenteria-Oreretan hasiko da martxa, 17:30ean, Gamon Zumardiko kioskoaren ondotik. Kalapieren II. Bizikleta Astearen baitako ekimena izango da martxa. Hilaren 10ean hasi zen Astea, eta igandean bukatuko da, Donostiako Kontxa inguruan egingo den bizikleta azokarekin.
Esan bezala, martxa 17:30ean abiatuko da Errenteria-Oreretatik, eta N-1 errepidetik zehar Donostiako Kursaalera iritsiko dira 18:30ak aldean. Ondoren, Donostiako kaleetatik zeharkaldia egingo dute, Gipuzkoako Foru Aldunditik igarotzeko, eta 19:00ak aldean Donostiako Udalera iristeko. Hor bukatuko da martxa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.