Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2008-06-17 | 17:07:21

Gizartea

EB-Berdeak: «Ezin dugu Eusko Jaurlaritzaren erabakia partekatu»

Termikaren itxierak eta kanpo kaiaren eraikuntzak «bat egitea kasualitatea ez» dela azpimarratu dute

Xabier Pombok, Pasaiako EB-Berdeak alderdiko zinegotziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak termikaren inguruan hartu duen erabakia kontuan hartuta hainbat adierazpen egin ditu.

Xabier Pombok, Pasaiako EB-Berdeak alderdiko zinegotziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak termikaren inguruan hartu duen erabakia kontuan hartuta hainbat adierazpen egin ditu. Orain hilabete batzuk EB-Berdeak Pasaiako termika ixtearen inguruko alegazioak aurkeztu zituen eta Eusko Jaurlaritzak atzera bota ditu, hau da, Ingurumen Sailak ingurumen baimena Pasaiako termikari eman dio. «Ezin dugu Eusko Jaurlaritzaren erabaki hau partekatu, kontuan hartuta 40 urte baino gehiagoz termikak emisio kaltegarriak isuri dituela».
EB-Berdeen ustez, «ez da kasualitatea termikaren itxierak eta kanpo kaiaren balizko eraikuntzak bat egitea; izan ere, aipatutako portuan hainbat zentral termikoa egitea aurreikusten da».
Horrez gain, «tristea da ikustea ama lurraren alde hainbeste esfortzu eta inbertsio egin ondoren enpresa multinazionalen alde nola jartzen diren», adierazi dute EB-Berdeak alderditik.
Beste erakundeek ezer ez badute egiten «Pasaiako Udalak termika ixteko gestioak eta ikerketak egin beharko» dituela esan dute.
greenpeacek ingurumen sailak hartutako erabakiaren aurkako helegitea jarriko du
Greenpeace talde ekologistak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Pasaiako termikaren inguruan hartutako erabakiaren aurka helegitea aurkeztuko du.
Raquel Monton, Greenpeaceko Aldaketa Klimatiko eta Energia arduradunak adierazi duenez, «Eusko Jaurlaritza bi urtetan iritzi batetik bestera pasa da, hau da, termikaren itxiera eskatzetik ingurugiro baimena ematera pasa da, nahiz eta alegazio ugari jaso». Montonek aipatu duenez, «ez dakigu Eusko Jaurlaritzak zein interesi erantzuten dion iritzi aldaketari dagokionez, baina edozein kasutan, interes horiek ez dira osasun publikoarenak ezta ingurugiroarenak ere». Horrez gain, «ehuneko ehun berriztagarria den energia elektrikoaren sorkuntza posible» dela adierazi du Montonek, «teknikoki zein ekonomikoki». Bestalde, Gipuzkoa «2050. urterako egingo den lurreko eta haizezko energia produkziorako hoberen gaitua» dagoen penintsulako lurraldea dela adierazi du. Azkenik, «herri borondatearen ordezkariei entzutea» eskatu dio Eusko Jaurlaritzari eta «klima aldaketaren arduradun nagusia den ikatz-industria zaharra babesteari utz» diezaiola.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.