
2008-06-18 | 17:23:32
Hirigintza
Jaizkibia eta EHU hirigintza-proiektuak garatzeko elkarlanean daude
EHUko arkitekturako bigarren eta hirugarren mailako ikasleek garatuko dituzte proiektuak
Jaizkibia Elkarteak eta EHUko arkitektura Sailak laster akordio bat sinatuko dute. Akordio hori hainbat hirigintza-proiekturen garapenaren baitakoa da, «Pasaiako badiaren ingurua hobetzeko» zuzendua dagoena.
Jaizkibia Elkarteak eta EHUko arkitektura Sailak laster akordio bat sinatuko dute. Akordio hori hainbat hirigintza-proiekturen garapenaren baitakoa da, «Pasaiako badiaren ingurua hobetzeko» zuzendua dagoena.
Proiektu horien artean hainbat daude, hala nola, N-1etik datorren oinezkoentzako pasabidearen sarbidea; Hospitalilloko kaiko aparkalekuaren urbanizazioa; portu inguruko hesitura eta ontziralekuen hobekuntza.
Jose Ramon Izkeagak, Jaizkibiako zuzendari orokorrak, azaldu duenez, «badian eskuhartze txikiak eginda bizi kalitatea asko hobetu daiteke».
Jaizkibiatik adierazi dutenez, «San Pedron eta Donibanen motoran ontziratzeko nasek gabezia asko dituzte gaur egun, batez ere sartu-irten kontuetarako eta seguritate ikuspuntutik. EHUko Arkitektura Sailarekin egindako hitzarmen honen bitartez, «oraingo eta etorkizuneko ontziratze lekuen egoeraren hobekuntza teknikoa bultzatuko dugu», adierazi dute Jaizkibiatik. Aipatutako proiektuak Arkitekturako bigarren eta hirugarren mailako ikasleek diseinatuko dituzte, ikasgai bateko ariketa praktiko baten baitan. Proiektuak eginak daudenean publikoki aurkeztuko dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.