
2008-06-19 | 12:55:05
Ekonomia
IKERFELek egin duen ikerketaren arabera, gipuzkoarren %70 Pasaiako kanpo kaiaren alde dago
Kanpo irteeraren proiektua babesten dutenen arrazoi nagusiak ekonomikoak eta bizi-kalitatearen hobekuntzarekin zerikusia dutenak dira
Gaur goizean aurkeztu dute Pasaiako Portuan IKERFELek, Merkatu eta Marketing estrategikoen ikerketak egiten dituen enpresak, egin duen ikerketa. Honen arabera, gipuzkoarren %70 gutxi gorabehera Pasaiako Portuaren kanpo irteeraren alde dago.
Gaur goizean aurkeztu dute Pasaiako Portuan IKERFELek, Merkatu eta Marketing estrategikoen ikerketak egiten dituen enpresak, egin duen ikerketa. Honen arabera, gipuzkoarren %70 gutxi gorabehera Pasaiako Portuaren kanpo irteeraren alde dago. Aurkezpenean Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Pasaiako Portuko lehendakaria, Gregorio Irigoien, Pasaiako Portuko zuzendaria eta Jose Manuel Fernandez, IKERFELeko zuzendaria izan dira. Azken honek eman ditu ikerketaren nondik norakoak: “Biztanleriaren %70ari kanpo irteeraren proiektua babestera eraman duten arrazoi nagusienak ekonomikoak eta bizi-kalitatearen hobekuntzarekin zerikusia dutenak dira. Pasaiako Portua bilakatu da, denboraren poderioz, Gipuzkoako ekonomiaren zutabe garrantzitsuenetako bat, jarduera eta lanpostu ugari sortzen baititu, zuzenean eta zeharka”.
Hala eta guztiz ere, aurkakorik pentsatzen duenik ere bada, lanpostuak gutxitzen dituela eta trafikoa ugarituko duela. IKERFELen arabera, kanpo kaiaren aurka daudenak %12a da eta “arrazoi bakarra da nagusitzen dena: ingurumen-inpaktua eragingo duela, Jaizkibelekiko bereziki”. Joxe Joan Gonzalez de Txabarriren hitzetan, “ingurugiroari eragingo diola argi dago, baina %12 honi arreta jarri behar zaio, hau aztertuko dugu”.
mikel | 2008-06-20
nori galdetu diote?? ez dut biztanle bat bera ezagutzen galdera egin diotenik? 1.600 inkesta egin omen dituzte Errenteria, Pasaian eta Lezon. Baina nori? argitu mesedez, gaizki pentsatzen hasi naiz eta!!!
rikardo arrillaga | 2008-06-19
Ta zergatik ez diete galdetu eta portua Getarian Zumaian ala Monpasen jartzeko alde ziren? Hemendik eskatu nahi diot joxejuani eta olanori horrelako inkestak egiten segitzeko, gai gehiagoren bueltan, ea horietan ere gauzak non kokatu behar diren erabakitzeko eskubidea dugun. Adibidez, portuko agintariak nola izendatu. Hau deskojonua.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.