Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2008-07-03 | 17:20:12

Lan mundua

Asteazkenean hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon ikertzeko» eskatu du UGT sindikatuak

Gertakaria lan istriputzat jo du, eta aurten jada 39 hildako izan direla azpimarratu du

Asteazken goizean Pasaiako Portuan hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon argitzeko» eskatu du Pilar Collantesek, Euskadiko UGT sindikatuko Lan Osasunaren Arloko buruak, atzo komunikabideetara bidalitako ohar baten bitartez. Portugalgo 42 urteko marinelaren gorpua asteazken goizean atzeman zuten Trintxerpen, 08:00ak aldera. Antza, Nathalie Chantal II itsasontziko marinela goizaldean ontzira itzultzean izan zen gertakaria. Antza denez, itsasontzira igotzen ari zela, orekari ezin izan zion eutsi eta uretara erori zen. Ontzian lotan zeuden lankideak ez ziren gertatutakoaz ohartu, eta marinela bertan ito zen. Euskadiko UGT sindikatuak lan istriputzat jo du gertakaria, eta gogora ekarri du aurten dagoeneko 39 langile zendu direla lan istripuetan. Guardia Zibila asteazkenean bertan hasi zen ikertzen gertaturikoa, zer gertatu zen argitze aldera. Nathalie Chantal II itsasontzia igandetik dago Trintxerpen. Frantziako bandera du, baina Kantabriako armadoreena da.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.