Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko abenduak 3, Asteazkena

2008-09-17 | 11:16:19

Politika

Gorka Zulaikari zortzi urteko espetxe zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian epaitu dute antxotarra; epaia irmoa izan arte, baldintzapean aske izango da antxotarra

Gorka Zulaika antxotarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Duela gutxi egin du publiko epaia Audientzia Nazionaleko Teresa Palacios epaileak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaia. Epaia irmoa izan arte, ordea, baldintzapean aske izango da antxotarra, eta astean bitan epailearengana joan beharko du. Zulaikarekin batera, beste 20 euskal herritarri ere 8 eta 10 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkio Audientzia Nazionalak. Beste hiru -Ixone Urzelai, Juan Antonio Madariaga eta Julen Arzuaga- absolbitu egin ditu. Dagoeneko auzipetu guztiak espetxeratzeko eskaria egin du fiskalak. Apirilaren 21ean hasi zen Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketa Madrilgo Casa de Campon eta ekainaren 18an bukatu zen. Palacios epailea bera izango da 'Udalbiltza Auzia' epaituko duena. Guztira, 27 euskal herritar epaitu zituzten, "ETArekin kolaboratzea edota ETAko kide izatea" egotzita. 27 lagun horietako hiruri euren kontrako akusazioak erretiratu zizkioten epaiketa ondoren, "proba faltagatik". Auzipetu guztiek salatu dute "epaia aldez aurretik erabakita zegoela eta Audientzia Nazionalak ez du gu epaitzeko zilegitasunik".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.