Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko abenduak 3, Asteazkena

2008-10-03 | 09:58:21

Luzuriagaren aldeko kantaren letra

LUZURIAGAREN KANTUA
Doinua: Herriarena
Hitzak: Pio Artola

Jaurlaritzako jaurlari jauna
jaun kulturarik gabea :
Luzuriaga zutik nahi dugu
hau da gure ondarea.

Donostiako alkate jauna
entzun mailuaren hotsa:
Luzuriaga zutik nahi dugu
eskatzen ez gara lotsa.

Gasteizeko Madrazo
ez zaitez bihur arazo:
Luzuriaga zutik nahi dugu
gure aitonek zuten jaso.

Pasaiak duen historiari
ezin zaio egin uko:
Luzuriaga zutik nahi dugu
izerdi zaharren lekuko.

Donostiako Elortza
alkate jaun kaskamotza:
Luzuriaga zutik nahi dugu
Antxo Berriren bihotza.

Konprenitu ez duenik bada
entzuten saiatu bedi:
Luzuriaga zutik nahi dugu
asmo berrien lantegi.

Asmo berriak abiatzeko
hiru mila metro eder:
Luzuriaga zutik nahi dugu
hoberik ez dago ezer.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.