
Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko laguna
Ikasturte honetan ere Mintzalaguna egitasmoa jarri dute martxan gure eskualdeko herrietan, Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak, eskualdeko lau udalek, AEK-k, udal euskaltegiek eta Lau Haizetara eta Abaraska euskara elkarteek sustatuta. Egitasmoaren helburu nagusia da euskalduntzen ari diren pertsonei edota euskara erabiltzeko aukerarik ez dutenei, herritar euskaldunekin elkartu eta astero euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea. Bideoan ageri diren Edurne Canchok eta Haizea Maritxalarrek, adibidez, Errenteria-Oreretako Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen dute, elkarrekin, eta oso positibotzat jotzen dute ekimena. Horregatik, bideo honen bidez, Mintzalagunan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.
GAIA: euskara
Azken bideoak
Bideorik ikusienak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.