Hilaren 15ean San Pedron eta 16an Donibanen Itsas Jaialdia antolatuko du Itsas Gela elkarteak. Horren harira, bakailao txapelketa egingo dute hilaren 15ean, herriko elkarte gastronomikoentzat. Hala, parte hartu nahi duten elkarteek 682 11 87 85 telefono zenbakira deitu edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi behar dute bihar baino lehen.
Mus Txapelketaren lehenengo ekitaldia du Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Igandera arte eman daiteke izena Patxiku tabernan, bikote bakoitzak hamabina euro ordainduta. Partidak astelehen eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 20:00etatik aurrera, Itsas Mendi elkartean bertan.
Herenegun hasi zen Pasaiako Itsas Zinemaldia, eta gaur izango du azken eguna. Emanaldiak San Pedron, Ondartxoko Itsas Kulturaren Interpretazio Zentroan dira, Albaolak kudeatzen duen gunean hain zuzen. Honakoa da gaurko emanaldien zerrenda: 16:00.Urrezko eraztuna (Euskal Herria, 2011). 16:15 . The Hatch (Irlanda, 2012). 16:30.Ondar ahoak (Euskal Herria, 2011). 16:40.The Fisherman (Irlanda, 2012). 17:00 . Atsedena. 17:15.Trawlermen (Erresuma Batua, 2010). 18:15.Rockall (Euskal Herria, 2011). 19:00.Last Leason (AEB, 2010). 19:55.Gotzon Elortza: Ereagatik Matxitxakora (Euskal Herria, [...]
Antxoko Kexaldi Kultur Elkartearen ikastaroetan izena emateko eguna hilaren 23a, asteartea, izango dela jakinarazi dute bertako arduradunek. 17:00etatik 19:00etatik egongo dute zabalik Axular plazako egoitza interesdunei harrera egiteko. Egur, beira eta haurren txaketa ikastaroak emango dituzte ikasturte honetan: azaroan hasiko dira. Pasaiako Udalaren babesa dute ikastaroek.
Irailaren 29an lipduba egin zuten Antxon, San Fermin Txikien baitan. Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut abestiarekin egin zuten bideoa, eta hamarnaka antxotarrek hartu zuten parte bertan.
Herriko gaztetxo zein haurrentzako eskaintza hasteko prest daude ludoteketan zein gaztelekuetan. Horrela, San Pedro-Trintxerpeko eta Donibaneko udal gaztelekuek bihar arratsaldean irekiko dituzte ateak, 17:00etan. Uztailaren 13ra arte luzatuko da ikasturtea. Udalaren Gazteria eta Kirol Departamenduak adierazi duenez, gaztelekua “guztiaren gainetik”, elkartzeko toki bat izango da, “lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin elkartzeko tokia da”. [...]
Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin [...]
Trintxerpeko Ascuregi aisia elkarteak Arcachoneko (Frantzia) ur parkera bidaia antolatu du hilaren 23rako. Plazek muga dutela jakinarazi dute elkarteko kideek, eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar dela: 685 77 93 98 (Juan Carlos). Bidaiaren prezioaren barruan (antolatzaileek jakinaraziko dute zein den prezioa) autobusa, ur parkerako sarrera eta asegurua daude.
Pasaiako Irrien klubean bildu direnek, bihar (hilak 13) egingo dute bilera, 18:30ean, Trintxerpeko udal euskaltegian. Iragarri dutenez, proiektua Pasaian nola garatuko duten hitz egingo dute.
Antxoko Kamio tabernak Gorka Aginagalde aktorea gonbidatu du biharko. Aktore ezagunak, bakarlari gisa ariko da tabernan biltzen diren bezeroen barre algarak sorrarazteko. 20:30ean hasiko da Aginagalderen ikuskizuna. Sarrera doan da.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Ostadarren zelaian jokatuko du etzi Trintxerpek, 10:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako taldea azkena da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean —hamabigarren dago Trintxerpe—, eta hiru puntuak lortzeko aukerak ditu.
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da [...]
Hogeita hamahiru komunitate, hizkuntza eta historia / biltzen dituen herri batetik zaitugunez etorria / 200 urte atzera egin beharko genuke ia / herri aske bat izatearen izerdi eta ausardia/eman zituen
Joxe Makazagak (Zarautz, 1935) bizitza osoa egin du arraun munduan murgilduta. Hasieran arraunlari bezala, gerora ZAEko zuzendaritzako kide gisa, baita presidente bezala ere, lau urtez. 65 urterekin dena
'Secessionism: identity, interest, estrategy' liburuan bildutako ondorioak aurkeztu ditu Jason Sorens politika zientzietako irakasleak Donostian. BERRIAko papereko edizioan argitaratutako elkarrizketaren bertsio
Gaur arratsaldean prentsaurrekoa eman dute Seguran Azeari Andonegi Sasietako lehendakariak, Eluska Gerriko alkateak eta Ibai Telleria zinegotziak. Seguran atez ateko zabor bilketa sistema uztailaren 4an jarriko