Aisia

Itsas Jaialdiaren harira bakailao txapelketa egingo dute

2012/12/07
Nork
Itsas Jaialdiaren harira bakailao txapelketa egingo dute

Hilaren 15ean San Pedron eta 16an Donibanen Itsas Jaialdia antolatuko du Itsas Gela elkarteak. Horren harira, bakailao txapelketa egingo dute hilaren 15ean, herriko elkarte gastronomikoentzat. Hala, parte hartu nahi duten elkarteek 682 11 87 85 telefono zenbakira deitu edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi behar dute bihar baino lehen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gastronomia | Ez dago iruzkinik »

Mus Txapelketa antolatu du Itsas Mendi elkarteak

2012/11/20
Nork

Mus Txapelketaren lehenengo ekitaldia du Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Igandera arte eman daiteke izena Patxiku tabernan, bikote bakoitzak hamabina euro ordainduta. Partidak astelehen eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 20:00etatik aurrera, Itsas Mendi elkartean bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Gaur, Pasaiako Itsas Zinemaldiaren azken eguna

2012/10/27
Nork

Herenegun hasi zen Pasaiako Itsas Zinemaldia, eta gaur izango du azken eguna. Emanaldiak San Pedron, Ondartxoko Itsas Kulturaren Interpretazio Zentroan dira, Albaolak kudeatzen duen gunean hain zuzen. Honakoa da gaurko emanaldien zerrenda: 16:00. Urrezko eraztuna (Euskal Herria, 2011). 16:15 . The Hatch (Irlanda, 2012). 16:30. Ondar ahoak (Euskal Herria, 2011). 16:40. The Fisherman (Irlanda, 2012). 17:00 . Atsedena. 17:15. Trawlermen (Erresuma Batua, 2010). 18:15. Rockall (Euskal Herria, 2011). 19:00. Last Leason (AEB, 2010). 19:55. Gotzon Elortza: Ereagatik Matxitxakora (Euskal Herria, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kexaldin izena emateko eguna, asteartea

2012/10/19
Nork

Antxoko Kexaldi Kultur Elkartearen ikastaroetan izena emateko eguna hilaren 23a, asteartea, izango dela jakinarazi dute bertako arduradunek. 17:00etatik 19:00etatik egongo dute zabalik Axular plazako egoitza interesdunei harrera egiteko. Egur, beira eta haurren txaketa ikastaroak emango dituzte ikasturte honetan: azaroan hasiko dira. Pasaiako Udalaren babesa dute ikastaroek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Antxoko lipduba, jada sarean ikusgai

2012/10/08
Nork

Irailaren 29an lipduba egin zuten Antxon, San Fermin Txikien baitan. Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut abestiarekin egin zuten bideoa, eta hamarnaka antxotarrek hartu zuten parte bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Euskara, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Pasaiako gaztelekuetan eta ludoteketan prest daude ikasturtea hasteko

2012/09/20
Nork
Pasaiako gaztelekuetan eta ludoteketan prest daude ikasturtea hasteko

Herriko gaztetxo zein haurrentzako eskaintza hasteko prest daude ludoteketan zein gaztelekuetan. Horrela, San Pedro-Trintxerpeko eta Donibaneko udal gaztelekuek bihar arratsaldean irekiko dituzte ateak, 17:00etan. Uztailaren 13ra arte luzatuko da ikasturtea. Udalaren Gazteria eta Kirol Departamenduak adierazi duenez, gaztelekua “guztiaren gainetik”, elkartzeko toki bat izango da, “lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin elkartzeko tokia da”. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Proisa defendatzeko eguna San Pedron

2012/06/23
Nork
Proisa defendatzeko eguna San Pedron

Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Udala | Ez dago iruzkinik »

Arcachonera bidaia antolatu du Ascuregik

2012/06/12
Nork

Trintxerpeko Ascuregi aisia elkarteak Arcachoneko (Frantzia) ur parkera bidaia antolatu du hilaren 23rako. Plazek muga dutela jakinarazi dute elkarteko kideek, eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar dela: 685 77 93 98 (Juan Carlos). Bidaiaren prezioaren barruan (antolatzaileek jakinaraziko dute zein den prezioa) autobusa, ur parkerako sarrera eta asegurua daude.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Irrien klubaren bilera, bihar

2012/06/12
Nork

Pasaiako Irrien klubean bildu direnek, bihar (hilak 13) egingo dute bilera, 18:30ean, Trintxerpeko udal euskaltegian. Iragarri dutenez, proiektua Pasaian nola garatuko duten hitz egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gorka Aginagalde Kamion izango da bihar

2012/06/12
Nork

Antxoko Kamio tabernak Gorka Aginagalde aktorea gonbidatu du biharko. Aktore ezagunak, bakarlari gisa ariko da tabernan biltzen diren bezeroen barre algarak sorrarazteko. 20:30ean  hasiko da Aginagalderen ikuskizuna. Sarrera doan da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Gula Galega Gourmet
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)