Bi hilabete pasatu dira Herrerako topo geltoki berria ireki zutenetik, eta zerbitzua ematen duen eremuko bizilagun asko ez daude pozik bertara iristeko dauden sarbideekin. “Bi hilabete daramagu Pasaiako herritarrek obren arduradunen zein instituzioen zentzugabekeria pairatzen”, esan dute Herrera Herrira batzordekoek zein Altza eta Herrerako Harripe auzo elkartekoek. Eurentzat, “sinestezina” da erakundeek “XXI. mendean bertan, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:harripe auzo elkartea, herrera herrira, herrerako geltokia, topoa
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Iruzkin bat »
Donibanen Iberdrolak duen zentral termikoak azken hatsak botako ditu datozen egunotan. Enpresak Espainiako Industria Ministerioaren baimena lortu du Pasaiako planta behin betiko ixteko. Horrela, azpiegituraren desegitea hasiko da martxan. Gaur bertan, Iberdrolako arduradunek eta Pasaiako Udalak bilera egingo dute, prozesu hori aurrera eramateko behar diren lizentziei eta baimenez hitz egiteko asmoz. Horrela jakinarazi zuen Amaia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, eguzki, iberdrola, itxiera, termikoa, udala
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Osasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako zentral termikoak aste honetan izango du azken lan eguna, data zehaztu gabe, Espainiako Industria Ministerioak Iberdrolari ixteko baimena eman ondoren (orain dela sei hilabete eskatu zuten). Erabakia hilaren 21ean hartu zuen gobernuak, hilabetetan aztertu ondoren, eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak atzoko plenoan jakinarazi zuenez, hurrengo egunean deitu zioten enpresa elektrikoko arduradunek albistearen berri emateko. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:behin betiko ixtea, donibane, iberdrola, termika
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Osasuna | Ez dago iruzkinik »
Oso ezaguna da topoa antxotarrentzat. Askok egunero erabiltzen dute Gipuzkoako beste tokietara joateko. Baina beti bertan egon den garraiobide horrek ehun urte bete dituela gutxik dakite. Antxotarrok Historia Mintegiaren ekimenez, topoaren gaineko erakusketa jarri dute Antxoko Kultur Etxean, hilaren 17ra arte, urteurrenaren harira. 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke astegunetan, eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara dago [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, erakusketa, kultur etxea, topoa
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu eta irteerak portutik egin beharko dituzte gidariak, horretarako propio prestatutako bidetik. Azkuene kaleko irteera ezingo da erabili. Bi barrutietako goiko aldeko bizilagunek Arrandegi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:behobia-donostia, san pedro, trafikoa, trintxerpe
Bidalita Azpiegiturak, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Antxok duen berezitasunetako bat da barrutia erdibitzen duen topoa. Hilabete barru, abenduaren 5ean, beteko dira 100 urte estreinakoz tren batek bertako burdinbidea gurutzatu zuela. Horren harira, Antxotarrok Historia Mintegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari izandako Juanjo Olaizolak hitzaldia emango Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Olaizolak Topoaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxotarrok, historia, hitzaldia, mendeurrena, mintegia, topoa
Bidalita Azpiegiturak, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ibaetako campusera zein Donostia ospitaletara doazen autobus lineek (E3, E4 eta E7) geltoki berria dute pasa den astetik. Molinao parkean dago autobus geltoki berria. Duela urtebete baino gehiago, legegintzaldi hasieran ia, egin zion eskaera aldundiari Pasaiako Udalak. Hala ere, atzerapen handia izan da. Udal gobernu taldeak jakinarazi duenez, hasieran foru erakundeko teknikariek ez zuten aho [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, autobusa, geltokia, lurraldebus, molinao
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Atzo jarri zituen martxan Euskotrenek Herrera-Trintxerpeko eta Intxaurrondoko geltoki berriak. Jaularitzako Garraio Sailak Donostialdeko Metroaren barruan kokatu ditu bi azpiegitura horiek, eta oro har, herritarren harrera ona izan da. Antxon, aldiz, Blas de Lezo kaleko 18-20-22 sotoetako bizilagunak kexu dira topoko zubiaren inguruan —herritar horien leihoek bertara jotzen dute— dagoen zikinkeria eta utzikeriagatik (eskuineko argazkian). [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, eusko, geltokiak, herrera, tren
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Udalbatzak aho batez onartu zuen azken plenoan Amenabar eraikuntza enpresari sinatutako kontratua bete dezala. Kontratu horren arabera, gizarte eta kultura ekitaldiak egiteko egoitza eraiki behar dute Donibaneko Bizkaia plazan. San Juan arraun elkartearen egoitza nagusia ere izango da. Amaia Agirregabiria alkateak erdi txantxetan aipatu duenez, “ez da erraza egun udal talde politiko guztiak adostasunera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:amenabar, anitzeko, donibane, egoitza, erabilera, udala
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Propeller Clubek estreinako bilera egin zuen atzo eguerdian Pasaian. Elkarte hori portuetako eta itsas arloan aritzen diren enpresetako ordezkariek osatzen dute. Orain arte, Euskal Herrian daramaten urtebetean, egin dituzten bilera guztiak —bi hilean behin dira— Bilbon egin dituzte. Gonbidatu batek hartzen du beti hitza, eta atzokoan Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izan zen. Harekin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agintaritza, club, kaia, kanpo, pasaiako, portu, propeller
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »